DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko Euskaltegian matrikulazioa zabalik ostiralera arte

Murueta Torreko bulegoaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 18:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara.

DURANGO | 2024-2025 ikasturterako Durangoko Udal Euskaltegian matrikulatzeko prozesua abian da. Prozesu hau euskara ikasi edo hobetu nahi duten guztiei zuzenduta dago. Izena emateko epea ostiral honetan, irailak 20, amaituko da. Osatutako taldeen zerrendak egun horretan argitaratuko dira, bai euskaltegian bai linean, www.durangoeuskaltegia.eus webgune ofizialean.

Prestakuntza-eskaintza herritar guztiei arreta emateko diseinatu da, euskara-maila hobetu edo tituluren bat prestatu nahi dutenetatik hasi eta hizkuntza ikasteko lehen urratsak ematen ari direnetaraino. Udal Euskaltegiak A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetako tituluak prestatzeko aukera eskaintzen du. Gainera, erretiratuentzako talde espezifikoak, hizkuntza hitz eginez praktikatzeko diseinatutako taldeak eta AISA taldeak sortu dira, hasierako hizkuntza-integrazioa behar duten pertsonentzat.

Eskolak goizez zein arratsaldez ematen dira, ikasleen nahi eta beharretara egokitzeko eta, horrela, euskara ikastea errazteko.

Irailaren 2tik, euskaltegiak egoitza berria du, Murueta Torre baserrian. Kontsultak egiteko edo izena emateko ordutegia honako hau da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top