“El viaje y la mochila: procesos migratorios y desafíos psicosociales” apirilaren 2an izango da

DURANGO | Datorren apirilaren 2an, Durangok “El viaje y la mochila: procesos migratorios y desafíos psicosociales” tailerra hartuko du, Aniztasunaren Eskola programaren baitan. Ekimen honek herritarrak sentsibilizatzea helburu du migrazio prozesuak eta migratzaile eta errefuxiatuen aurkako psikosozial erronkak ulertzeko. Tailerra 18:00etan izango da Elkartegin, eta inmigranteen eta bizikidetza aniztasunaren inguruan sakondu nahi duten herritarrei zuzenduta dago.
Tailerra Larraitz Zumeta, Gizarte Psikologian doktorea eta irakaslea, eta Fernanda Cándida, aktibista antirrazista eta feminista dekoloniala, Psikologia Sozialeko masterduna, izango dira gidari. Bi adituek, migrazioaren doluaren inguruko ikuspegi teorikoak landuko dituzte eta, horrez gain, migrazioan dauden pertsonekin batera bizikidetza prozesuan parte hartzeko eta bitartekaritza eta aniztasun kulturalean komunikatzeko tresnak eskainiko dituzte. Era berean, migrazio prozesuaren inpaktu psikoemozionalaz eta egonaldiko testuinguruaren garrantziaz ere hausnartuko dute.
Bigarren tailerra, “¿Hércules o Ulises? Migración, salud y bienestar”” izenekoa, maiatzaren 6an izango da, Elkartegian 18:00etan.
Ekimen honek, “Hitz egidazu” boluntariotza-lengoaia programaren parte da eta Durango aniztasun kulturala kudeatzea eta boluntariotza sustatzea du helburu.