DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok manifestazioa egin du Bakearen Eskola Egunean

250 ikasle elkartu dira gaur goizean Santa Maria elizpean

Ikasleek aktiboki parte hartu dute Indarkeriarik Ezaren eta Bakearen Eskola Egunean.

DURANGO | DURANGO | Gandhiren heriotzaren urteurreneko Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Egunarekin bat eginez, Durangoko 250 ikasle inguru Santa Maria elizpean elkartu dira keinu sinboliko bat egiteko bakearen aldeko zubiak eraikitzeko funtsezko helburuarekin. Bakearen Zubia izenburupean, Nevers, San Antonio, Jesuitak eta Maristak taldeetako ikasleek, Durangoko Pastoral Barrutiarekin batera, hainbat irakurketa egin dabe, Nelson Mandela, Leymah Gbowee, Wangari Maathay eta kazetariek gerra gatazketan egindako lana goraipatuz. Mural bat osatu ondoren, bakearen aldeko isilune batekin amaitu da jardunaldia.

Eskola-eguneko irudiak uzten dizkizuegu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top