DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“Durangar orori Euskaraldian izena emateko deia egiten dio batzordeak”

“Frogatuta dago hizkuntza ohiturak modu kolektiboan aldatzea errazagoa dela, eta orain aukera ezin hobea daukagu”

Euskaraldia datorren ostegunean hasiko da

DURANGALDEA | Datorren astean Euskaraldiari hasiera emango zaio eta batzordetik informazioa esanguratsuena eskaini nahi die Durangaldeko herritar guztiei:

Izen ematea: irekita dago, eta Euskaraldia hasi arte hau izango da gure mezu nagusia, bere egunerokoan euskararen erabilera areagotu nahi duen durangar orori Euskaraldian izena emateko deia egiten dio batzordeak. Belarriprest edo Ahobizi izan zaitezke, bi rolek egiten dute ekarpen erraldoia. Frogatuta dago hizkuntza ohiturak modu kolektiboan aldatzea errazagoa dela, eta orain aukera ezin hobea daukagu. Elkar mugituz egingo dugu!

Txapak paparrean: izena ematen duenak jasoko du txapa. Ariketa egiteko ezinbesteko tresna da. Elkar identifikatzeko, ahalduntzeko, giroa sortzeko… Garrantzitsua da ere maiatzaren 15etik 25era janztea txapa, eta hori baino lehenago EZ janztea. Metatu ditzagun indarrak euskaraldiaren 11 egunetan.

Txapa banaketa: Euskaraldiaren lokalean eta Arte eta Historia Museoan egingo da txapa banaketa. Ordutegiak atxikitutako argazkian daude.

Euskaraldiko egitaraua: elkar mugituz egingo dugu. Horregatik, ohikoa baino egitarau zabalagoa antolatu dugu. Kalean, kolektiboan eta elkarrekin gozatuta, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz bizitzeko baldintzak jarriko ditugu. Informazioa egitarauaren kartelean dago.

Hasiera ekitaldia: egitarauaren momentu bereziena izango da hau. Denok batu, txapa elkarrekin jantzi eta Euskaraldiari batera ekiteko. Gainera, Durangaldeko gazteek osatutako Errota Erromeriak kontzertua eskainiko du ondoren. Maiatzaren 15ean 19:00ean Ezkurdin.

Entitateak: Entitateek ere irekita dute oraindik izen ematea. Honez gero 120 entitate inguruk eman dute izena Durangon.

Izen ematearen lotura: https://euskaraldia.eus/

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top