Beren sormen lana erakusteko eta saltzeko aukera izango dute «Durangaldeko argitalpenak» standean
DURANGO | Durangoko Azokan parte hartzeko izen-ematea itxita badago ere, Durangaldea azokaren sortzaileek oraindik aukera dute «Durangaldeko Argitalpenak» standean izena emateko, doan.
Durangoko Merindadeko Mankomunitatearen laguntzarekin, Durangoko Azokan Gerediaga Elkarteak eskualdeko bi argitalpen stand kudeatzen ditu. Bertan, Durangaldeko sortzaileek beren lanak erakutsi edo salgai jar ditzakete inolako gainkosturik gabe.
Stand komun horretan, sortzaileek, enpresek (argitaletxeak, diskoetxeak, ekoizpen-enpresak, banatzaileak), erakunde ofizialen argitalpen-elkarte edo -zerbitzuek edo zerga-egoitza Durangaldeko udalerriren batean duten beste erakunde batzuek parte hartu ahal izango dute, betiere lanak azokaren araudia betetzen badu.
Azokara ekartzen duzun lana berria bada (aurtengo urtean argitaratua), berritasunen katalogorako fitxa bete beharko duzu. Gainera, beste edozein parte-hartzaile bezala, standean sinatzen egon ahal izango da eta azokako espazioetan bere lanaren aurkezpena proposatu ahal izango du.
Bere partaidetza doakoa izango da eta salmenten % 100 erosiko du azoka amaitzean.