Ez da hodeirik espero datorren asteburura arte
EGURALDIA | Gau hotzak, izotza eta 12/13 graduko maximoak izango ditugu aste honetan. Antizikloi batek ez die depresioei sartzen uzten, eta eguraldi egonkorra eta eguzkitsua ahalbidetzen du, gutxienez aste honen amaierara arte.
Astelehena, eguzkia
Astelehenean zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da berriro, behe-lainoengatik eta goizeko behe-hodeiengatik izan ezik. Hego-haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, batez ere kostaldean. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango; behe-lainoa lehenago altxatzen den lekuetan, tenperatura maximoak zertxobait igo daitezke.
Asteartea, eguzkia
Astearterako eguraldi eguzkitsua, goizean lanbroa eta lainoa. Tenperaturak hotzak izango dira hasieran eta amaieran, eta barnealdeko zenbait puntutan izotza egingo du; maximoak 10 eta 14 ºC artekoak izango dira. Haizeak hegoaldetik joko du, arratsaldean ipar partean izan ezik, orduan ekialdekoa izango baita.