DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

DRTek “Agur U14 Topaketa” ospatuko du larunbat honetan

Lehen ikaskuntza-fasea atzean utzi duten gazteei agur esateko txapelketa

Larunbat honetan egingo den topaketaren aurkezpena.
Larunbat honetan egingo den topaketaren aurkezpena.

ERRUGBIA | Durango Rugby Taldeko jokalariek maila altuagoetan jokatuko dute klubeko taldeetan. Hori ospatzeko, larunbat honetan “Agur U14 Topaketa 2024” topaketa egingo da Arripausuetan, 11:00etatik aurrera.

Ekimenean bost taldek hartuko dute parte txapelketan, irabazlerik eta markatzailerik gabe, eskolaren etapa amaitzeko (4 maila: U8, U10, U12, U14) eta errugbiaz gozatzen jarraitzeko, lehen ikaskuntza-faseari amaiera emanez. DRTaz gain, Eibar-Mutriku, Hernani, Sara-Senpere eta Bambinarians taldeek hartuko dute parte (parte hartzen duten taldeetako jokalariekin egindako mixa).

Ekitaldiaren aurkezpena uzten dizuegu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top