DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

DRT-ek bere lehen talde inklusiboan parte hartzera animatzen du

Entrenamenduak ostiraletan izango dira, 19:00etan, Arripausuetan

José Antonio Martínez “Marti” eta Jon Elguezabal, proiektuaren koordinatzaileak.

RUGBY | Durango Rugby Taldeak aniztasun funtzionala duten pertsonentzako lehen talde inklusiboa osatzeko urratsak ematen jarraitzen du. Durangarrak hainbat bilera egin ditu GeuBe, Gorabide, Lantegi Batuak, guraso eta ikastetxeekin, proiektu berriaren berri emateko.

Errugbiaz gozatu nahi duten guztiei zuzenduta, entrenamenduak ostiraletan egiten ari dira, 19:00etan, Arripausuetan. “Momentuz asko dira gurekin entrenatzera eta errugbiaz gozatzera animatzen ari direnak. Arripausuetako ateak zabalik daude proiektu honetan parte hartu nahi duten pertsona guztientzat “, adierazi dute Durangaldetik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top