Espainiako Emakumezkoen Master mailako txapelketa Antequeran jokatu zen

ATLETISMOA | Joan den asteburuan atletismoko Marter mailako Espainiako txapelketa burutu zen da Antequeran (Malaga). Durango Kirol Taldea 9 emakume atletarekin joan zen eta 45 eta 65 urte bitarteko kirolariek domina ugari lortu zituzten.
- Valvanera Guridi: F65, 60 eta 200 metroko txapelduna eta Espainiako errekorra.
- Sonia Oceja (F55 kategoria): Espainiako txapelduna altura eta luzera jauzietan, salto hirukoitzean eta 4×200 erreleboan.
- Marian Catón (F50 kategoria): zilarra pentathlonean eta brontzea salto hirukoitzean.
- Valle Pascual (F45 kategoria): brontzea 400 metrotan.
Taldeko gainerako kideek 4. 5. eta 6. postuak lortu zituzten proba desberdinetan.
Bestalde, Sekulebedarra Kirol Klubeko José Luis Romero eta Miguel Ángel Munitxa kirolariek dominak lortu zituzten. Romero urrea 400 metrotan eta brontzeak 60 eta 200 metroetan; Munitxa urrea 3 kilometro ibilian.
