Larunbatean izango da, arratsaldeko 19:00etan, San Frantzisko elizan

DURANGO | Urteko programazioaren lehen kontzertua eskainiko du, larunbat honetan Doinuzahar Kamara Abesbatzak. Hitzordua 19:00etan izango da Durangoko San Frantzisko elizan.
Oraingo honetan, obra erlijioso eta profano ugari daude egitarauan, eta horien artean aipatzekoak dira konpositore garikideen lengoaia harmoniko berriak. “Kontrastez beteriko programa honek obra erlijiosoen espiritualtasun argitsuena eta konposizio folklorikoen lurreko indarra biltzen ditu”, aurreratu dute abesbatzako kideek.
Doinuzahar Kamara Abesbatza 1982an sortu zen. 1985 eta 2014 artean José Luis Ormazabal izan zen zuzendaria, eta haren atzetik etorri ziren Jesús Egiguren konpositorea eta Laura Nardi irakaslea. 2018tik abesbatza Urko Sangronizen zuzendaritzapean dago.
Abesbatzaren hasiera Errenazimentuko polifonia interpretatzera bideratu zen batez ere. Harrezkero, bere
errepertorioa musika koral barroko, garaikide eta folklorikora hedatu da.