Geu Be elkarteak hainbat ekintza antolatu dituzte gaur arratsaldean Andra Mariko elizpean
DURANGO | Abenduak 3, Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Geu Be elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaur arratsaldean, Andra Mariko elizpean. Haurrentzako tailerrak eta txapak, aurpegia margotzea eta Gabonetako girlandak egitea dira prestatutako jardueretako batzuk.
Txokolatada bat ere egongo da doan Saltsanen eskutik.