Frantziarrak 2 ordu, 45 minutu eta 56 segundoko denbora egin du
TXIRRINDULARITZA | Durangoko Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, gaur Durango Emakumeen Laboral Kutxa Saria jokatu da Cédrine Kerbaol (Ceratizit-WNT) frantziarraren garaipenarekin. Bigarren postua Évita Muzik (FDJ – Suez) frantziarrarentzat izan da, irabazleak baino 4 segundo gehiago egin ditu eta hirugarren Talita De Jong (Lotto) holandarrarentzat.
Eguraldi txarrak eta euriak markatutako jardunaldiak zaildu egin ditu txirrindulariak. “Ez da lasterketa erraza izan tenperaturagatik eta uragatik. Jaitsiera oso teknikoa zen eta jaitsieran erasoa jo behar izan dut esprinta saihesteko “, adierazi du pozik Cédrine Kerbaolek. Euskaldun onena hamargarren postuan Ane Santesteban gipuzkoarra izan da (Laboral Kutxa Team).
Azken urteetako arrakastaren ondoren, antolatzaileek 113 kilometroko ibilbidea mantentzea erabaki dute, Miota zirkuituari lau bira emanez eta azken zatian Areitio, Garai eta San Juan Horma mendateak kateatuz ( % 18ko aldapekin).