DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Buztenikerak talde feministak Apatako jaietako pregoia irakurriko du ostegunean

Txopo eguneko ilunabarra Alarma Morea taldeak girotuko du

Jaiak datorren ostegunean hasiko dira
Jaiak datorren ostegunean hasiko dira

ATXONDO | Apatako jaien egitaraua ekimenez beteta dator aurten ere, Apatako Jai Batzordeak antolatuta. Ekainaren 27an txopoa eta txopo txikia altxatuko dira eta, hortik aurrera, jai giroak ez du etenik izango datozen lau egunetan.

Aurten Atxondoko Buztenikerak talde feministari dagokio txopo eguneko pregoia irakurtzea. Urtean zehar berdintasunaren alde egindako lana eskertu nahi da horrela.

Musika eskaintzari dagokionez, Alarma Morea taldeak girotuko du txopo eguneko ilunabarra. Alarma Morea Zumarraga eta Urretxuko laukotea da, eta rumba doinuak abesten ditu euskaraz. Hurrengo egunean, ostiralean, Itzal erromeria taldeak kontzertua eskainiko du. Ekainaren 29an, larunbata, punk eta rock doinuak nagusituko dira Garratz eta Azken Sustraiak taldeen eskutik.

Bakailao txapelketa eta nekazaritza azoka
Musikaz gain, hamaika ekitaldi izango dira egitarauan, hala nola ekainaren 28ko tortilla eta bakailao txapelketak. Ondoren, herritarrak afari herrikoi batean bilduko dira. Ekainaren 30ean Eixu elkarteak artisautza eta nekazaritza azoka antolatuko du 14 posturekin: Harrikoskor, Bitxik Kool, Tamarindo, Artea… Plazan beste postu batzuk ere aurki daitezke: Amillena, Urien Anbe Gaztak, Mañeko gozogintza…

Jaietako lehen jarduera igande honetan bertan izango da, mendi martxa batekin, plazatik abiatuko dena 09:00etan. Amaieran luntx bat egongo da Axpen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top