DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Su Ta Gar, J.Martina, Garraio, Katu eta Bengo San Trokaz jaietan

Festa egitarauak kirola, folklorea, kale animazioa eta herri bazkariak biltzen ditu maiatzaren 26ra arte

Programazioa igande honetan hasiko da kalejira batekin
Programazioa igande honetan hasiko da kalejira batekin

ABADIÑO | Su Ta Gar, J. Martina, Garraio, Katu edo Bengo izango dira nagusi Abadiñoko San Trokaz jaietako musika eskaintzan, igande honetan, hilak 12, San Trokaz plazan egingo den Gerbasen kalejira txistulariekin eta euskal dantzen alardearekin. Goizean hileko azoka izango da eta San Prudentzio-San Trokaz esku pilota txapelketako finalerdiak izango dira. Egitaraua hilaren 15ean hasiko da berriro, San Trokaz egunean, ezpatadantzarien eta iruleen emanaldiarekin plazan, eta arratsaldean erromeria izango da Beranduegirekin Txanporta plazan.
Ostiralean, hilak 17, arratsaldean, Tornosolo trinketean disko dantza eta San Trokaz txapelketa antolatu dira. Hurrengo egunean jaiaren jardunaldi nagusietako bat izango da: Gazte Eguna ospatuko da, haur eta gazteentzako hainbat jarduerarekin, eta bazkaria 14:00etatik aurrera Ferialekun. Gainera, egun honetan esku pilota, elektrotxaranga Skapaierekin eta elkarte gastronomikoen arteko herri kirol lehiaketa izango dira Probaderoan.

Programazioari amaiera emateko, 21:30ean, Garraio, Katu eta Bengo taldeen kontzertua izango da Txanportan.
Igandean, hilak 19, haurrentzako jarduerak antolatu dira, Zelaieta Herri Eskolan, egun osoan zehar – euria egiten badu probalekuan –, eta gazteentzako emozio parkea frontoian.
Jai-egitaraua hurrengo asteburuan hasiko da berriro. Ostiralean, hilak 24, Txanporta plazan Goazenen karaokea egingo da, 18:00etatik aurrera, Probalekuan euria egiten badu. Gonbidapenak hilaren 13tik aurrera jaso ahal izango dira Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan. Egun honetan bertan, Deabru Beltzak konpainiaren eskutik kaleko ikuskizun bat programatu da, 21:30etatik aurrera Su Danborrak Ferialekuan aurkeztuko duena, zuzeneko musika, piroteknia eta efektu berezi handiak batzen dituen eszena-pieza.
Larunbatean, hilak 25, Abadiñoko emakume artisau – sortzaileak eskulangintza azoka izango dugu. 12:00etan kalejira hasiko da Otxote Muñatones taldearekin, eta 14:30ean herri bazkaria egingo da paella erraldoi batekin Ferialeku plazan, Ganbarru, Talde Batuak, AMPA Zelaieta, Lasterbidean, Katalamixon, Gazte Asanblada eta Sare elkarteek antolatuta.
Larunbat arratsaldean, 18:00etan Ganso y Ciaren “Panoli Kabareta” ikuskizun familiarra programatu da eta 21:30etatik aurrera Txanporta plazan Su Ta Gar eta J. Martinaren kontzertua izango da eta ondoren DJ Koolen txanda izango da.
San Trokaz jaiak maiatzaren 26an amaituko dira Ferialeko jolas tradizionalekin eta gazteen herri kirolekin. 18:00etan kalejira eta alardea antolatu dira Txanporta plazan Talde Batuak-eko haur taldearekin eta Txanbolin txistulari taldearekin. 19:00etatik aurrera, leku horretan bertan, txokolatada bat egingo da, Gerbasen agurraren aurretik, eta horrek markatuko du 20:00etatik aurrera San Trokaz jaien edizio honen amaiera.
“Egitarau hau maitasunez prestatu dute Jai Batzordean parte hartu duten eta, eskuzabaltasunez, jaiegun hauetaz guztiok gozatzeko aukera izan dezagun lan egin duten pertsonek. Bide batez, eskerrik asko parte hartzeagatik eta laguntzeagatik. Orain garrantzitsuena baino ez zaigu geratzen: anima zaitezte jarduera guztietara joatera eta ondo pasa dezagun “azpimarratu du Monika Iglesias Kultura, Ekitaldi eta Aisialdiko zinegotziak.
Programazioa jaitsi HEMEN

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top