DOT Durangaldea

Bueltan da Amorebono 2026, tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina

Bi informazio-saio antolatu ditu Udalak, uztailaren 20an eta 27an, 14:00etan, Zelaieta Auditoriumean

Bi informazio saio antolatu dira

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak martxan jarriko du berriro ere Amorebono 2026 kanpaina, herriko merkataritza eta ostalaritza indartzea eta tokiko establezimenduetan kontsumoa sustatzea helburu duen ekimena. Aurtengo kanpaina irailaren 1etik abenduaren 28ra izango da, eta berrikuntza garrantzitsu batekin iritsiko da: bonuen kudeaketa errazteko web plataforma berri bat erabiliko da, establezimenduen atxikipena, bonuen baliozkotzea eta trukea modu arinagoan egiteko.

Berrikuntza horiek eta AMOREBONO 2026 kanpainaren xehetasun guztiak azaltzeko, Udalak bi informazio-saio antolatu ditu, uztailaren 20an eta 27an14:00etanZelaieta Auditoriumean. Saio horietan plataforma berriaren funtzionamendua erakustaldi praktikoen bidez azalduko da, parte-hartzaileek sor ditzaketen zalantzak argituko dira eta kanpainaren garapenari buruzko informazio zehatza eskainiko da.

Informazio-saio hauen helburua da merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek tresna berria ezagutzea eta kanpaina hasi aurretik beharrezko informazio guztia izatea, Amorebono 2026 ekimenean parte hartzea ahalik eta errazena izan dadin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top