Antolatzaileek Mardarasen bertsolari ibilibidea omendu nahi izan dute
IURRETA| Kristina Mardarasek Bizkaiko Emakume Sortzaileen omenaldia jaso zuen atzo Bilbon, Euskalduna Jauregian egin zuten III. Topaketaren baitan. Antolatzaileek Mardarasen bertsolari ibilibidea omendu nahi izan dute. Antolakuntzak azpimarratu du Mardarasek bertsolaritzan egin duen ibilbidea erreferentzia dela emakume sortzaile askorentzat.
Kristina Mardaras (Iurreta, 1948) umetatik bertsozaletu zen eta 1982an Durangoko bertso-eskolan eman zituen lehen pausoak. 1986an Txapelketa Nagusian hartu zuen parte eta bera da Txapelketa Nagusi batean parte hartu duen lehenbiziko emakumezko bertsolaria. Geroztik ibilibide luzea egin du Mardarasek.
Bizkaiko Emakume Sortzaieleen III. Topaketak Iurretako bertsolariaren irudia baliatu du aurtengo edizioko euskarri nagusitzat.