14 kilometroko ibilbide zirkularra izango da eta igandean, goizeko 9:00etan abiatuko da Olakueta plazatik
BERRIZ | Igande honetan, otsailaren 2an, Berrizek “BBK Mendi Martxak ’25 – Bizkaiako xendazaletasun VIII. liga” ekimenaren barruan mendi irteera bat hartuko du. 14 kilometroko ibilbide zirkularra izango da eta 9:00etan abiatuko da Olakueta plazatik.
“BBK Mendi Martxak ’25 – Bizkaiko xendazaletasun VIII. liga” BBK eta Bizkaiko Mendizale Federazioaren arteko lankidetza-proiektua da, eta BMF-FVMk Bizkaian homologatutako bidezidorrak, tokiko bide eta bide ezagunak eta balio handiko natur guneak sustatu eta ezagutaraztea du helburu.
Amaraune M.K.E. klubak Bizkaiako xendazaletasun liga ekimenaren barruan antolatutako jardueraren informazio guztia hemen. Izena emateko azken eguna probaren eguna edo izen-emateak agortu arte.