DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

BI-623 errepidea itxi dute Urkiolan, autobus batek su hartu duelako

Lehen informazioen arabera, ez da inor zauritu. Bidaiariak, guztiak ikasleak, beste bus batean eraman dituzte.

 

URKIOLA | BI-623 errepidea, Abadiñoko udalerrian, itxita dago bi noranzkoetan, kiskalita geratu den autobus batean piztu den sua dela eta, Otxandiorako noranzkoan.

Ezbeharra astelehen goizeko hamarrak aldera gertatu da, matxura batek sutea eragin duenean. Ikasleek, adingabeek eta gidariak ibilgailua “arazorik gabe” utzi ahal izan dute. Bidaiariak beste bus batean eraman ahal izan dituzte, Ertzaintzak baieztatu duenez. Inor ez da zauritu.

Auto-ilara luzeak sortu dira errepide horretan, eta N-240 errepideei ere eragiten die, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Autobusa erabat kiskalita geratu da
Autobusa erabat kiskalita geratu da

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top