DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Berrizko tokiko merkataritza sustatzeko kanpainak 100 euroko baleak banatuko ditu bezeroen artean

‘Sariak Udaberrian’ egitasmoa martxoaren 9ra bitartean luzatuko da

Epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik
Negozio bakoitzak 100 euros banatuko ditu bezeroen artean, erosketa-baleetan.

BERRIZ | Herriko establezimenduetan erosketak eta kontsumoa sustatzeko eta dinamizatzeko asmoz, Berrizko Merkatari Elkarteak, BMEk, “Sariak Udaberrian” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek bezeroak sarituko ditu atxikitako establezimendu guztietan erosketa-baleen zozketak eginez. Zehazki, negozio bakoitzak 100 euro banatuko ditu bezeroen artean, erosketa-baleetan. 

Kanpaina otsailaren 24tik, astelehena, martxoaren 9ra, igandea, egingo da. Epe horretan, atxikitako establezimenduetan erosten edo kontsumitzen duten pertsona guztiek erosketa-baleen zozketan parte hartu ahal izango dute.

Parte hartzeko mekanismoa erraza da: bezeroek erosketa-tiketa harremanetarako datuekin bete eta establezimenduan aurkituko duten kutxan sartu behar dute, erosketaren zenbatekoa edozein dela ere.

Zozketa martxoaren 10ean egingo da, astelehena, 15:30ean anbulatorio zaharrean (Juan Vicente Zengotitabengoa, 6).

Ekimen honek Berrizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top