Astearte eta asteazken honetan izango da, EUDELek koordinatuko duen eskaerari erantzunez
BERRIZ | Euskadiko erakundeen arteko koordinazioaren esparruan, DANAk eragindako eremuen beharrei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzak jakinarazi du bota altuak behar direla Valentziara modu koordinatuan bidaltzeko.
Eudelek bideratuko duen eskaera horri erantzunez, Berrizko Udalak bilketa berezia jarriko du abian, gaur eta bihar bitartean, honako ordu eta leku hauekin:
Asteartea, azaroak 5:16:00 – 19:00
Asteazkena, azaroak 6:9:00 – 13:00
Olakueta plaza (lokalean)