Dozenaka pertsona kalera atera dira, egoera dela eta haserre daudela adierazteko
BERRIZ/ZALDIBAR | Gaur, osteguna, Berrizko bizilagunak kalera atera dira mediku faltagatik protesta egiteko. Bihar, ostirala, Zaldibarkoak izango dira udaletxearen aurrean mobilizatuko direnak, 18:00etan, arrazoi beragatik.
Bi herriek protesta egin dute osasun-zentroetan medikurik ez dutelako. Zaldibarren kasuan, gainera, Osasun Sailak baieztatu du «gutxienez» ez dutela medikurik izango datozen bi hilabeteetan.