DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Bero eta eguzki gehiago, euri gutxirekin, aste bukaerara arte Durangaldean

Gaur termometroa 30 gradura iritsi daiteke eskualdean

Datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena Durangaldean
Datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena Durangaldean

EGURALDIA | Eguzkia eta beroa Durangaldera itzuliko dira egun batzuetan, baina bihar, asteartea, euria egingo du eguerdi partean, baina ez du euri askorik egingo. Termometroak gora egingo du eta 30 graduraino iritsiko da datozen egunetan

Astelehena, beroa

Astelehenean eguneko tenperaturak nabarmen igoko dira eta eguraldiak udako itxura berreskuratuko du. Maximoak 30 gardo ingurukoak izango dira barnealdean; kostaldean brisa sartuko da egunaren erdiko orduetan, eta maximoak 25 gradu ingurukoak izango dira. Egun eguzkitsua, goi-hodei batzuekin; arratsaldetik aurrera bero-hodeiak agertuko dira, baina litekeena da zaparradak botatzea. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldera aldatuko da, kantauri isurialdetik hasita.

Asteartea, hodei gehiago

Asteartean tenperaturak antzera jarraituko du, baina hodeiak handiagoak izango dira eta sargoria ere bai. Egunaren lehen partean, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira. Arratsaldetik aurrera, bero-hodei trinkoagoak agertuko dira, eta baliteke egunaren amaieran zaparrada trumoitsuren bat botatzea mendebaldean. Udako tenperaturak, kostaldean minimoak oso leunak izanik. Goizean hego-haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldera egingo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top