DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

“Basques in Australia” erakusketa ibiltaria ikusgai Amorebieta-Etxanon

Erakusketak Australiako Diasporaren berri ematen du eta Australiara emigratu zuten gizon eta emakumeen historia kontatzen du, tartean, hainbat zornotzarrena

“Basques in Australia” erakusketa ibiltariaz gozatzeko aukera izango dute zornotzarrek
“Basques in Australia” erakusketa ibiltariaz gozatzeko aukera izango dute zornotzarrek

AMOREBIETA-ETXANO | Euskal Australiar Elkarteak egindako “Basques in Australia” erakusketa ibiltariaz gozatzeko aukera izango dute zornotzarrek hilak 19rarte erakusketa gelan. Erakusketa Amorebieta-Etxanoko udalaren laguntzarekin antolatu da eta Australiako Diasporaren berri ematen du.

Hamar panelez osatuta dago erakusketa eta hainbat gai edo esparru jorratzen ditu: bidaia, lana, familia, emakumeak, aisialdia… guztiak batuta, Euskal Herritik Australiara joandakoen historia osatzen dute. Bizipen pertsonalez gain, historia oso bat islatzen du erakusketak eta bertan ageri diren pertsonen bizipenak ere. Azken finean, irudi bakoitzak Australiara emigratu zuten gizon eta emakumeen historia amankomuna eta, aldi berean, pribatua adierazten du, tartean hainbat zornotzarrena. Bizitza baten zatiak. Ibilaldi bizia, emozionala eta hunkigarria dozenaka argazkiren bidez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top