DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Gazteluak zaharberritutako ermitarekin ospatzen ditu jaiak

Lanak San Trokaz Parrokiak kontratatu eta burutu ditu eta 63.941,84 euroko inbertsioa egin da.

Zaharberritze lanen osteko ermitaren irudia
Zaharberritze lanen osteko ermitaren irudia

ABADIÑO | Amaitu dira ermita zaharberritzeko lanak eta San Martin jaiak ospatzeko zerrenda, gaurtik, asteazkena, uztailaren 7ra arte Gaztelua auzoko baseliza zaharberritzeko lanak ekainean hasi ziren eta uztaileko lehen egunetan amaitu dira.

Abadiñoko Udala eta Bilboko Elizbarrutia, Gazteluako auzo-elkartearekin batera, akordio batera iritsi ziren ermitaren estalkia birgaitzeko eta mendebaldeko elizpea konpontzeko. “Balio historikoa duen higiezina da, baina, gainera, auzokideentzako bilgunea da betidanik, eta, beraz, babesten lagundu behar dugu, elementu kohesionatzailea izaten jarrai dezan eta auzoaren dinamizazio kultural eta sozialerako espazioa izaten jarrai dezan”, azaldu zuen Mikel Urrutia alkateak hitzarmena sinatu bezain laster.

63.941,84 euroko inbertsioa egin da.
63.941,84 euroko inbertsioa egin da.

Behin obrak amaituta, pozik agertu da “Gazteluko eta Abadiño osoko bizilagunek topagune honetaz gozatu ahal izango dutelako”.

Lanak San Trokaz Parrokiak kontratatu eta egin ditu eta 63.941,84 euroko inbertsioa egin da. Parrokiak berak eta Udalak lanak % 50ean ordaindu dituzte. Izan ere, Erdi Aroko tenplua udalerriko ondare historiko, kultural eta erlijiosoaren parte da, eta babestutako ingurune batean kokatzen da, ustezko arkeologia-eremutzat hartzen baita.

Gazteluko jaiak

Egun handia uztailaren 4a den arren, gaur, uztailak 3, jaiei hasiera emango zaie Donien Atxaren altxamenduarekin. Erromeria, tortilla eta partxis lehiaketa, harri-jasotzaileak, haurrentzako jolasak… jardueraz beteriko jaiak antolatu dituzte herritarrek gaurtik igandera bitartean.

Asteazkena, Uztailak 3
20:00 Donien atxa jasotzea.
20:30 Maleta ziku.
Osteguna, Uztailak 4
11:30 Meza Santua
12:00 Dantzariak.
Luntxa.

Larunbata, Uztailak 6
11:00 Umeentzako tailerrak.
11:00 Abadiñoko emakume artisau eta
sortzaile azoka.
12:00 Harri jasotze erakustaldia.
• Goizeder Abendibar.
• Urdax Magunazelaia.
• Haritz Aranguren.
14:00 Auzo bazkaria. Apuntatzeko izena eman behar da. Oilasko paella, natillak. (prezioa: 10 €).
Bazkalostean gazta baten zozketa egingo da.
Giroa alaitzeko trikitilariak (13:00-18: 00)
15:30 Partxis txapelketa. Saria egongo da.
20:00 Tortilla txapelketa (20:00etarako tortilla aurkeztu behar da).
• 1.Saria: Sorpresa + zartagin bat.
• 2.Saria: Gazta eta ardo botila bat.
• 3.Saria: Kaja pasta bat.
21:30 Gauargi taldearekin erromeria.

Igandea, Uztailak 7
20:00 Donien atxa botatzea.
Garbiketa eta errifen zozketa.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top