DOT Durangaldea

Author name: A. Salterain

Zapatuan zerua hodeitsu egongo da eta euri txikia ere egin lezake

Tenperatura bizpahiru gradu baxuagoa izango da EGURALDIA | Larunbatean iparraldeko haizea ibiliko da eta Kantauri isurialdean zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin; zenbait lekutan euri txikia ere egin lezake, batez ere egunaren hasieran. Hegoaldean zerua garbiago egongo da orokorrean, baina bero-hodeiak agertuko dira tarteka eta arratsaldetik aurrera zaparrada trumoitsuren bat egin dezake. Tenperatura bizpahiru gradu baxuagoa […]

Zapatuan zerua hodeitsu egongo da eta euri txikia ere egin lezake Irakurri albistea »

Zornotzak Karmen 2.0 proiektua zabaldu du, oinezkoentzako tarte berri bat gehituta

Proiektuak 720.000 € inguruko aurrekontua eta 6 hilabeteko exekuzio epea  izango du AMOREBIETA-ETXANO | Karmen 2.0 proiektuak aurrera jarraitzen du Amorebieta-Etxanoko hirigunea irisgarriagoa eta jasangarriagoa izan dadin, zornotzarren ongizatea hobetzeko helburuz. Urbanizazio proiektu hau legegintzaldi honetarako gobernu taldearen apustu nagusietako bat da, eta Karmen kalea berreskuratzea eta modernizatzea du helburu, gune hori erdiguneko ardatz nagusia

Zornotzak Karmen 2.0 proiektua zabaldu du, oinezkoentzako tarte berri bat gehituta Irakurri albistea »

Iurretako EAJk Oskar Koka izendatu du 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai,

Alderdi jeltzaleak gehiengo osoz babestu du egungo alkatea IURRETA | Oskar Koka Lorente izango da EAJ-PNVren Iurretako alkategaia 2027ko maiatzeko udal hauteskundeetan, jeltzaleen gehiengo osoaren babesa jaso ondoren. Horrela, EAJ-PNVk egungo Alkatearengan duen konfiantza berritu du, 2024an hasitako proiektuari jarraipena emateko. Azken hiru legegintzaldietan zinegotzi eta 2024ko martxotik alkate izan den Koka Lorenteren ibilbidea goraipatu

Iurretako EAJk Oskar Koka izendatu du 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai, Irakurri albistea »

Kubarako oinarrizko produktuen bilketa abiaraziko dute Durangaldean

Zapatuan bilketa-puntuak zabalduko dituzte Durangon, Zornotzan, Elorrion, Otxandion eta Abadiñon DURANGALDEA | Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) eta Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS), Euskadi-Cuba elkartearekin elkarlanean, Kubarako oinarrizko produktuen bilketa jarri dute martxan datozen asteetarako. Antolatzaileen arabera, AEBek ezarritako blokeo inperialistak eragindako egoera “muturrekoa” da irlan, eta elkartasun internazionalista “premiazkoa” dela nabarmendu dute. Apirilaren 24ra bitarte,

Kubarako oinarrizko produktuen bilketa abiaraziko dute Durangaldean Irakurri albistea »

Berrizko Udalak bi etxebizitza jarri ditu salgai Margarita Maturana etorbidean

Higiezinek 61,30 m2-ko eta 59,63 m2-ko azalera erabilgarria dute BERRIZ | Udalak udal titulartasuneko bi etxebizitza jarri ditu salgai, lehiaketa publiko eta prozedura irekiaren bidez, Margarita Maturana etorbidean. Goranzko lizitazioaren gutxieneko prezioa 182.335,60 eurokoa da 8, 1. F zenbakiaren kasuan, (zergak edo eskualdatzearen ondoriozko gastuak kontuan hartu gabe), eta 147.557,90 eurokoa 16, 1 D zenbakiaren

Berrizko Udalak bi etxebizitza jarri ditu salgai Margarita Maturana etorbidean Irakurri albistea »

Astelehenean hasiko dira trenbidearen trazadura zaharra berrurbanizatzeko bigarren faseko lanak

Bigarren faseko lanak Olleria kalean hasiko dira, eta trenaren ibilbide zaharrean zehar egingo dira, Ermodo arte DURANGO | Durangoko Udala datorren astelehenean, apirilaren 27an, hasiko da trenbidearen trazadura zaharra berrurbanizatzeko bigarren faseko lanak egiten. Trazadura hori hiri-eraldaketarako proiektu orokorraren zatirik konplexu eta erabakigarriena da, eta trena 2012an lurperatu ondoren udalerriaren bi erdiak behin betiko lotzea

Astelehenean hasiko dira trenbidearen trazadura zaharra berrurbanizatzeko bigarren faseko lanak Irakurri albistea »

Boroako III. Ganadu eta Artisau Azoka igande honetan ospatuko da

Antolatutako ekintzen artean, ganadu eta nekazal postuen erakusketak, Eusko Label produktuen dastaketa edota harrijasotzaile gazteen erakustaldia nabarmentzen dira AMOREBIETA-ETXANO | Datorren apirilaren 26an, igandea, 10:00etatik 14:30era bitartean, Boroak III. Ganadu eta Artisau Azoka hartuko du. Adin guztietarako egitaraua prestatu da, eta bertan ganadu eta nekazal postuen erakusketak, produktu dastaketak eta herri-kirol erakustaldiak izango dira protagonista.

Boroako III. Ganadu eta Artisau Azoka igande honetan ospatuko da Irakurri albistea »

Mañariko Udalak banku eta zakarrontzi berriak jarri ditu plazaren ondoko parkean

Zaharkituta zeuden lau eserleku eta hiru zakarrontzi ordezkatu ditu MAÑARIA | Udalak lau banku eta hiru zakarrontzi berri jarri ditu plaza nagusiaren eta errekaren ondoan dagoen parkean. Lanak joan zen astean burutu ziren eta 2.253 euroko aurrekontua izan dute. Orain arteko elementuak zaharkituta zeudenez, ordezkatu egin dira. Banku eta zakarrontzi berriak material erresistentez eginda daude,

Mañariko Udalak banku eta zakarrontzi berriak jarri ditu plazaren ondoko parkean Irakurri albistea »

Bariku hodeitsua eta baliteke euria eta zaparrada trumoitsuak egitea

Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira EGURALDIA | Hodeitsu egongo da, orokorrean erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean hodeitza trinkoagoa iritsiko zaigu hegoaldetik eta baliteke euria eta zaparrada trumoitsuak egitea, batez ere hegoaldean eta mendebaldean. Eguerdi inguruan lasaialdi txiki bat izango da. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da; eguerdian ipar-mendebaldera egingo du kostaldean eta arratsaldean iparraldera egingo

Bariku hodeitsua eta baliteke euria eta zaparrada trumoitsuak egitea Irakurri albistea »

Scroll to Top