DOT Durangaldea

Author name: A. Salterain

Asteartean eguraldia egonkortu egingo da

Tenperatura maximoak igo egingo dira, eta 15 ºC-tik gora kokatuko dira EGURALDIA | Asteartean eguraldia egonkortu egingo da. Tarteka hodeiak ugariak izango dira, batez ere mendebaldean, non puntualki euri txikia egin dezakeen. Ekialderago zerua garbiago egongo da batez ere Nafarroan. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da goizean eta iparraldekoa arratsaldean. Tenperatura maximoak igo egingo dira, eta […]

Asteartean eguraldia egonkortu egingo da Irakurri albistea »

Sorginak eta heretikoak hizpide: Ander Berrojalbizek hitzaldi zikloa abiatuko du Durangon

Arte eta Historia Museoak hiru saio hartuko ditu liburu berriaren aurkezpenarekin batera; lehenengoa bihar, apirilak 14, izango da DURANGO | Ander Berrojalbiz durangarraren liburu berria eskuragarri dago jada liburu-dendetan. Bilboko El Gallo de Oro argitaletxeak argitaratua, Mapas del tesoro. Brujas, herejes y otras musas du izenburu. Liburua hainbat gairi buruzko artikulu laburrez osatuta dago, haien

Sorginak eta heretikoak hizpide: Ander Berrojalbizek hitzaldi zikloa abiatuko du Durangon Irakurri albistea »

Zabalik da Zornotzako Udaleku Irekiak zein GaueroUDAN izena emateko epea

Interesdunek apirilaren 27ra arte egin dezakete izen-ematea, Gazte Informazio Bulegoan bertan edo udalaren webgunean AMOREBIETA-ETXANO | Udalak Udaleku Irekiak 2026 udalekuetan eta GaueroUDAN 2026 gazte programan parte hartzeko izen-emateko epea ireki du. Programa horiek udalerriko haur eta nerabeei udako oporraldian aisialdi hezitzaileko aukerak eskaintzeko pentsatuta daude. 2014 eta 2022 artean jaiotako haurrei zuzenduta (4 eta

Zabalik da Zornotzako Udaleku Irekiak zein GaueroUDAN izena emateko epea Irakurri albistea »

Seme-alabak galtzearen doluari buruzko dokumenta ostiralean

Dokumentala benetako gertaeretan oinarrituta dago DURANGO | Datorren ostiralean, apirilak 17, arratsaldeko 18:30etan, ‘Aitatxo’ dokumentala proiektatuko da Durangoko San Agustin Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da. ‘Aitatxo’ benetako gertaeretan oinarrituta dago, eta bi seme-alaba galdu zituen familia baten istorioa kontatzen du. Aita batek galdutako seme batekin izandako elkarrizketen bidez, doluaren, maitasunaren eta bizitzarekin aurrera jarraitzeko

Seme-alabak galtzearen doluari buruzko dokumenta ostiralean Irakurri albistea »

Gizon bat atxilotu dute Iurretako enpresa batean suteak eragindako kalteak egotzita

Paper-enpresa baten instalazioetan sute bat piztu ondoren abian jarritako ikerketaren ondorioz IURRETA | Joan den ostiraleko arratsaldean, Ertzaintzari jakinarazi zioten sute bat gertatzen ari zela Iurretako enpresa batean, eta, adierazi zutenez, barrutiko zabalgunean zeuden paperezko bobinak erretzen hasi ziren. Sua oso handia izan zen, eta hainbat orduz itxi behar izan zuten N-634 errepidea, errepidearen ondoan

Gizon bat atxilotu dute Iurretako enpresa batean suteak eragindako kalteak egotzita Irakurri albistea »

Astelehenean giro aldakorra eta ezegonkorra Durangaldean

Elur-kota 1000 m-tik 1500 m-ra igoko da EGURALDIA | Astelehenean giro aldakorra eta ezegonkorra. Zeruan tarte hodeitsu ugari izango dugu eta noizbehinka zaparradak egingo ditu, sarriago ipar isurialdean eta egunaren lehenengo partean; ez da baztertzen trumoiak jotzea goizean. Elur-kota 1000 m-tik 1500 m-ra igoko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta Ebro ibarrean.

Astelehenean giro aldakorra eta ezegonkorra Durangaldean Irakurri albistea »

Asturiasek eta Euskadik omenaldia egin diete 1937an Saibigaingo bataillan desagertutakoei

Gudarien eta milizianoen familiek argi utzi dute “ezerk eta inork ez gaituela geldiaraziko aurkitu arte” ABADIÑO | Asturiasko Printzerriko Gobernuaren ordezkaritza ofizial baten presentzia izan da 1937ko apirilean Saibigainen desagertutako gudari eta miliziano euskaldun eta asturiarrei igande honetan urtero egiten zaien omenaldiaren berrikuntza nagusia.  Ovidio Zapico memoria demokratikoaz arduratzen den Asturiasko kontseilariak adierazi duenez, “gaurko

Asturiasek eta Euskadik omenaldia egin diete 1937an Saibigaingo bataillan desagertutakoei Irakurri albistea »

Neguko eguraldia domekarako Durangaldean

Tenperatura ia negukoa izango dira, 13-14 ºC baino balio baxuagoekin EGURALDIA | Gaur tenperatura ia negukoa izango dira, 13-14 ºC baino balio baxuagoekin. Goizean baliteke ateri eustea, mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta ostarte batzuk ireki daitezke. Alabaina, egunaren bigarren partean beste fronte batek edo ezegonkortasun lerro batek eragin dezake; haizea ipar-mendebaldetik finkatu eta zakartu egingo

Neguko eguraldia domekarako Durangaldean Irakurri albistea »

Datorren barikuan hasiko da Jai Alai Burger lehiaketa Zornotzan

Guztira 18 hanburgesa aurkeztuko dita lehen edizio honetan AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako gastronomiaz gozatzeko hitzordu berri bat jaio da: herriko lehenengo burger txapelketa. ‘Jai Alai Burgers’ lehiaketa ofizialki datorren ostiralean, apirilak 17, jarriko da martxan eta maiatzaren 3ra arte luzatuko da. Ekimen honi esker, ostalariek beren sormena erakusteko aukera izango dute formatu honetan. Ekitaldiak sektorea dinamizatzea

Datorren barikuan hasiko da Jai Alai Burger lehiaketa Zornotzan Irakurri albistea »

Scroll to Top