Arratsaldean brisa sartuko da kostaldean, baina ez du giroa freskatzea lortuko

EGURALDIA | Gaur muturreko tenperatura altuekin jarraituko dugu. Beroenak 40 ºC ingurura iritsiko dira berriro, eta kostaldean ere litekeena da atzo baino bero handiagoa egitea. Zerua hodei gutxirekin egongo da eta barnealdean bero-hodeiak garatuko dira arratsaldean. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da. Arratsaldean brisa sartuko da kostaldean, baina ez du giroa freskatzea lortuko. Egunaren amaieran kostaldean mendebaldeko haize bizia sartuko da, eta horrek itsasertzean beroa arintzea lortuko du.


