DOT Durangaldea

“Ikusi makusi, Beittu”: 69 ikasleren sormena Durangoko Ezkurdi Aretoan

Erakusketa zabalik egongo da datorren utzailaren 5 arte

Erakusketa zabalik egongo da Ezkurdiko aretoan

DURANGO | Artea eta urteurren borobilak eskuz esku datoz Durangora. Ekainaren 26tik uztailaren 5era, Durangoko Ezkurdi Aretoak “IKUSI MAKUSI, BEITTU” erakusketa berezia hartuko du. Beittu Art Factoryko ikasleen ikasturte amaierako hitzordua da, baina aurten sekulako itxura dauka: Beittu Art Galleryren 25. urteurrena eta akademia gisa Artekale 24an daramaten 10. urteurrena ospatzen baitituzte! 🎉

Erakusketak 69 ikasleren lanak batzen ditu: 6 eta 16 urte bitarteko 17 ume eta gazte, eta 52 heldu. Gaia, teknika eta formatua erabat askeak dira, baina aurten lan gehienak paper gainean egindakoak dira, eta akuarelak indar handia dauka. Ikasle bakoitzaren begirada eta sentikortasuna ezagutzeko aukera paregabea!

Baina adi, gazteenek lehiaketa batean parte hartuko dute-eta (bi kategoria: 6-10 urte eta 11-16 urte). Nola eman botoa?

  • Aurrez aurre erakusketan bertan.

  • Beitturen Facebook orrialdearen bidez. Zure gogokoena babesteko aukera daukazu! 📱

Edizio berezi hau borobiltzeko, erakusketak txoko berezi bat izango du Beittu Art Galleryren 25 urteko ibilbidea gogoratzeko. Urte hauetan guztian, punta-puntako artistekin egin dute lan Durangotik, hala nola Juan Luis Goenaga, Marta Cárdenas, Mari Puri Herrero, José Luis Zumeta, Alfonso Albacete edo Juan Luis Baroja Collet-ekin, besteak beste.

Era berean, Artekale 24ko hamar urteko bidea txalotzeko unea da; belaunaldi desberdinek euren sormena garatzeko topatu duten txoko magiko hori.

Inaugurazioa gaur bertan, ekainak 26, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da Ezkurdi Aretoan. Erakusketa uztailaren 5era arte egongo da zabalik ordutegi honetan:

  • Astelehenetik barikura: 18:00 – 20:00.

  • Zapatu eta domeketan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top