DOT Durangaldea

Author name: A. Salterain

Ekaitz arriskua eta zaparradak astelehenerako Durangaldean

Tenperatura maximoak zertxobait baxuagoak izango dira EGURALDIA | Gaur zaparradak eta ekaitzak izateko probabilitatea asteburuan baino handiagoa izango da. Behe-hodei ugari izango ditugu ipar partean eta ez da baztertzen zirimiri apur bat egitea han-hemenka, bereziki Gipuzkoan. Arratsaldean berriz, hodei trinkoagoak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsuak izan daitezke, batez ere barnealdean. Haize aldakor eta ahula ibiliko […]

Ekaitz arriskua eta zaparradak astelehenerako Durangaldean Irakurri albistea »

Etorkinak erregularizatzeko prozesuari buruzko saioa ostegun honetan Durangon

Hitzaldia 17:00etan izango da Elkartegian eta aforoa mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da 944657091 zenbakira deituta DURANGO | Durangoko Udalak herritarrei Espainiako Gobernuak martxan jarritako etorkinen erregularizazio-prozesua ulertzen laguntzeko eta horren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko informazio-hitzaldi batzuk antolatu ditu. Prozesu ezohiko honek egoera irregularrean dauden eta Espainian nazioarteko babesa eskatzen duten atzerritarrei

Etorkinak erregularizatzeko prozesuari buruzko saioa ostegun honetan Durangon Irakurri albistea »

Amorebietak berdindu du Riverren aurkako derbia Urritxen

Koparako sailkapena lortzeko aukerekin helduko dira azken jardunaldira FUTBOL | Urdinek bana berdindu dute Sestao Riverren aurkako derbian denboraldi honetan Urritxen jokatuko duten azken partidan. Gureak 18. minutuan aurreratu dira Ion Etxanizen golari esker, baina Jorge Garciak 29. minutuan kolpea bueltatu du. Horrela, SDAk azken jardunaldiari Errege Kopako postua lortzeko aukerekin ekingo dio. 2. Multzoan

Amorebietak berdindu du Riverren aurkako derbia Urritxen Irakurri albistea »

Igandean zerua larunbatean baino garbiago egongo da

Tenperatura maximoak gradu pare bat altuagoak izango dira EGURALDIA | Igandean zerua larunbatean baino garbiago egongo da. Eguzkitsu egongo da tarteka, bai iparraldean, bai hegoaldean. Horregatik tenperatura maximoak gradu pare bat altuagoak izango dira. Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak agertuko dira eta barnealdean trumoi-ekaitzaren bat izan daiteke. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, gainerako orduetan aldakor eta indarrik

Igandean zerua larunbatean baino garbiago egongo da Irakurri albistea »

Bioterrak “Hope: Garaiz gabiltza” zinema-foroaren bigarren saioa ekarriko du Zornotzan

Proiekzioa apirilaren 28an izango da, 17:00etan, ENEEK- Ekolurraren egoitzan AMOREBIETA-ETXANO | “Hope! Garaiz gabiltza” dokumental‑sailak bere ibilbidearekin jarraitzen du Bioterraren baitan, Euskadiko “eko” azokaren programazioaren barruan, eta zinema‑foroaren bigarren saioa egingo da apirilaren 28an ENEEK‑Ekolurraren egoitzan, Euskadiko Elikadura eta Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluan, Amorebieta‑Etxanon. Ekimen hau Bioterra 2026ren aurreko programazioaren parte da; azoka ekainaren 5etik 7ra

Bioterrak “Hope: Garaiz gabiltza” zinema-foroaren bigarren saioa ekarriko du Zornotzan Irakurri albistea »

Ermuan hitzaldi‑ziklo bat antolatu dute Trump garaiko mundu‑orden berriari buruz

Lehen hitzaldia asteazkenean izango da Lobianon ERMUA | Komite Internazionalistak hitzaldi ziklo bat antolatu du “Inperialismoa eta erresistentzia Trump-en aroan” izenburupean. Joan den urtean Donald Trump gobernura iritsi zenetik AEB nazioarteko ordenan sustatzen ari den aldaketak aztertuko dituzten hiru hitzaldi izango dira. Azken hamarkadetan izan duen nagusitasun ekonomiko eta politikoari eutsi nahi dio AEBk, izaera erabat

Ermuan hitzaldi‑ziklo bat antolatu dute Trump garaiko mundu‑orden berriari buruz Irakurri albistea »

Muruetatorreko komun publikoaren zerbitzuaren inguruko batzar irekia

Hitzordua 18:00etan izango da Elkartegian DURANGO | Apirilaren 27an, 18:00etan, Muruetatorre auzoko batzarra egingo da Elkartegian. Bertan, auzoko komun publikoa izango da hizpide, eta helburua auzokideen iritziak, proposamenak eta iradokizunak jasotzea da. Gainera, aurrekontu parte-hartzaileei buruz ere hitz egingo da, besteak beste, Muruetatorren bidegorria luzatzeko proposamenari buruz. Halaber, auzokideek beste gai batzuei buruzko galderak egiteko

Muruetatorreko komun publikoaren zerbitzuaren inguruko batzar irekia Irakurri albistea »

Zapatuan zerua hodeitsu egongo da eta euri txikia ere egin lezake

Tenperatura bizpahiru gradu baxuagoa izango da EGURALDIA | Larunbatean iparraldeko haizea ibiliko da eta Kantauri isurialdean zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin; zenbait lekutan euri txikia ere egin lezake, batez ere egunaren hasieran. Hegoaldean zerua garbiago egongo da orokorrean, baina bero-hodeiak agertuko dira tarteka eta arratsaldetik aurrera zaparrada trumoitsuren bat egin dezake. Tenperatura bizpahiru gradu baxuagoa

Zapatuan zerua hodeitsu egongo da eta euri txikia ere egin lezake Irakurri albistea »

Zornotzak Karmen 2.0 proiektua zabaldu du, oinezkoentzako tarte berri bat gehituta

Proiektuak 720.000 € inguruko aurrekontua eta 6 hilabeteko exekuzio epea  izango du AMOREBIETA-ETXANO | Karmen 2.0 proiektuak aurrera jarraitzen du Amorebieta-Etxanoko hirigunea irisgarriagoa eta jasangarriagoa izan dadin, zornotzarren ongizatea hobetzeko helburuz. Urbanizazio proiektu hau legegintzaldi honetarako gobernu taldearen apustu nagusietako bat da, eta Karmen kalea berreskuratzea eta modernizatzea du helburu, gune hori erdiguneko ardatz nagusia

Zornotzak Karmen 2.0 proiektua zabaldu du, oinezkoentzako tarte berri bat gehituta Irakurri albistea »

Scroll to Top