DOT Durangaldea

Author name: A. Salterain

Elorrioko Solatsu Telleriak “Mahastien Artean” jaialdiaren 7. edizioa hartuko du

Bizkaiko txakolina uztartuko dituen programazio zabala egongo da DURANGALDEA | Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak antolatutako «Mahasti Artean» jaialdia Durangaldera iritsiko da aurten, bere zazpigarren edizioan. Udaren amaierarekin eta mahats-bilketaren hasierarekin bat eginez, irailaren 11tik 13ra bitartean, eskualdea topagune bihurtuko da zentzumen guztientzako pentsatutako esperientziez gozatzeko. Aurreko urteetan beste eskualde batzuetan […]

Elorrioko Solatsu Telleriak “Mahastien Artean” jaialdiaren 7. edizioa hartuko du Irakurri albistea »

Arrazolako Andra Mari eta San Rokeak ospatuko dira asteburu honetan

Abuztuak 14 (Andra Mari bezperie) 20:00: Txopo handixe eta txikixe sartzie. Ondoren, saiheskixe jateko aukerie egongo da. 22:30: Antzerkixe: “Nerabetarrak?”. Ondoren, erromerixie Iraultza taldiaz. Amaitzeko: Berakatz sopie ta txokolatie. Abuztuak 15 (Andra Mari egune) 11:00: Mezie. 13:00: Herriko dantzarixek. Ondoren, porra txapelketie (bakoitzak 3 txanpon ekarri). 18:30etan: Pelota partiduek. Ondoren, bertso-pintxo potie Unai Iturriaga, Jon

Arrazolako Andra Mari eta San Rokeak ospatuko dira asteburu honetan Irakurri albistea »

Eingo, Gozategi eta Kittu Etxanoko jaietan

Hiru eguneko egitarau osatua prestatu dute, tradizioa, musika, kirola eta gastronomia uztartuz AMOREBIETA-ETXANO | Abuztuaren 14tik 16ra bitartean, jai giroaz beteko da berriro Etxano. Hiru egunez, auzotarrek zein bisitariek Etxanoko Jai Batzordeak eta Etxanoko Andra Mari Berri Elkarteak antolatutako jarduerez gozatzeko aukera izango dute, tradizioa, musika eta adin guztientzako ekitaldiak elkarlanean jartzen dituen egitarauarekin. Festei

Eingo, Gozategi eta Kittu Etxanoko jaietan Irakurri albistea »

Udako eguraldia eta beroa aste honetarako

Astelehenean hodeiak gutxituz joango dira arratsalderako EGURALDIA | Astea eguna behe-hodei ugarirekin hasiko dugu, batez ere iparraldean; hegoaldean, aldiz, giroa garbiago egongo da. Orduek aurrera egin ahala, hodeiak desegiten joango dira eta arratsalde eguzkitsua geratuko da. Haizeak iparraldera egingo du eguerditik aurrera, eta tenperaturak antzera mantenduko dira, barnealdean beherakada txiki batekin. Nafarroan izan ezik, ez

Udako eguraldia eta beroa aste honetarako Irakurri albistea »

38,1 ºC Elorrion eta 12,8 litro Mallabian: horrela igaro da larunbateko ekaitza

Prezipitazio ugarienak eskualdeko ekialdean bota zituen DURANGALDEA | Durangaldeak kontrastuz betetako eguna bizi izan zuen zapatuan, abuztuak 8. Merkurioak eskualdeko hainbat udalerritan 38 graduen ingurura edo gainetik igaro ziren hainbat orduren ondoren, bero-sentsazio handiak ekaitz bortitz bati bide eman zion arratsaldean, haize-bolada bortitzekin, harri-bidearekin eta epe laburrean euri oso intentsuekin batera. Eguna tenperatura altuek markatuta

38,1 ºC Elorrion eta 12,8 litro Mallabian: horrela igaro da larunbateko ekaitza Irakurri albistea »

Amorebietaren irudi ona Urritxen, galdu arren Bilbao Athleticen aurka

Zornotzarrek lehen zati ona egin dute kategoria bat gorago dagoen aurkari oso on baten aurka FUTBOL | Urdinek euren bigarren prestaketa partida jokatu dute gaur eta itxura ona eman dute Bilbao Athleticen aurka 0-1 galdu arren. Jon Castrilloren taldea serio eta sendo agertu da neurketaren zatirik handienean. Zornotzarrek lehen zati ona egin dute kategoria bat

Amorebietaren irudi ona Urritxen, galdu arren Bilbao Athleticen aurka Irakurri albistea »

Elorrioko Kurutziagako gurutzea zaharberritzeko lanak amaitu dira

Harrizko egitura garbitu eta sendotzeaz gain, fokoetako ur-filtrazioak konpondu eta argiztapen-sistema berritu da ELORRIO | Udalak amaitutzat eman ditu Kurutziagako gurutzea lehengoratu eta zaharberritzeko lanak, udalerriko ondare historiko eta artistikoaren elementu baliotsuenetako bat babestuz. 28.329,73 euroko inbertsioari esker, 1522ko hareharrizko monumentu historiko honek bere jatorrizko edertasuna berreskuratu du. Esku-hartzearen ardatz nagusietako bat, garbiketa eta harriaren

Elorrioko Kurutziagako gurutzea zaharberritzeko lanak amaitu dira Irakurri albistea »

Andra Mari Dantza Taldeak jaurtiko du Mañariako festetako txupinazoa bere 40. urteurrenean

Udalerriak abuztuaren 14tik 16ra ospatuko ditu zaindariaren festak, eta musika kartel indartsua izango du, Anje Duhalde, Marte Lasarte eta La Txama taldeekin MAÑARIA | Dena prest dago Mañarian 2026ko Andra Mari festetan murgiltzeko. Abuztuaren 14tik 16ra bitartean, herriak egitarau zabala hartuko du, zuzeneko musika, kirola, pilota, haurrendako ekintzak eta folklorea uztartuz. Aurten, festen hasierak izaera

Andra Mari Dantza Taldeak jaurtiko du Mañariako festetako txupinazoa bere 40. urteurrenean Irakurri albistea »

Joseba Muguruzak SD Amorebietako eskuin hegala sendotuko du

Debako futbolariak esperientzia zabala dakar zornotzarren taldera KIROLAK | SD Amorebietak beste fitxaketa bat iragarri du datorren denboraldirako: Joseba Muguruza Bengoa (Deba, 1994). Atzelari gipuzkoarra eskuin hegala indartzera dator, ia 300 partidako bizkar-zorroa lagun duela Lehen Federazioan eta antzinako Bigarren B Mailan, Bigarren Mailan jokatzetik igaro izateaz gain. Muguruza zortzi urteren ondoren itzuliko da Euskadira.

Joseba Muguruzak SD Amorebietako eskuin hegala sendotuko du Irakurri albistea »

Scroll to Top