DOT Durangaldea

Author name: A. Salterain

Egun eguzkitsuak eta bero handia datoz astebururako

30 °C-tik gora Durangaldean eta 35 °C astelehenean EGURALDIA | Egun hodeitsu eta euri xumeen ondoren, giro guztiz udakoa eta beroa bueltan dira. Larunbatean eta igandean 30 °C-tik gorako tenperaturak izango ditugu barnealdean (25-27 °C kostaldean eta 34 °C inguru Ebroko ibarrean), eta datorren astearen hasieran 35 °C-ren muga ere gaindituko da. Ostirala: Goizeko hodeiak […]

Egun eguzkitsuak eta bero handia datoz astebururako Irakurri albistea »

Lorentzo Deunaren jaiak domekan hasiko dira Montorran eta Berrizen

Bi udalerriek hainbat ekitaldi antolatu dituzte abuztuaren 9tik aurrera San Lorenzo eguna ospatzeko AMOREBIETA/BERRIZ | Lorentzo Deunaren Jaiak ospatuko dituzte hurrengo egunetan eskualdeko hainbat txokotan. Besteak beste, Zornotzako Berna auzoan eta Berrizen jai-giroa izango da nagusi. Hemen duzue prestatu duten egitaraua: Montorrako Jaiak DOMEKA, ABUZTUAK 9 13:00 Bolandera jaurtiketa jaiei hasiera emateko 13:15 Hirugihar jana

Lorentzo Deunaren jaiak domekan hasiko dira Montorran eta Berrizen Irakurri albistea »

Mallabiko Andra Mari jaiak datorren abuztuaren 14an hasiko dira

Adin eta gustu guztietara egokitutako egitarau zabala prestatu du, besteak beste, txupinazoa, haur jarduerak, kale animazioa, erromeriak… MALLABIA | Abuztuarekin batera iritsiko dira 2026ko Andra Mari Jaiak Mallabira. Abuztuaren 14tik 16ra bitartean, hainbat jarduera izango dira herrian, adin eta gustu guztietarako proposamenekin: haur ekintzak, zuzeneko musika, herri kirolak, pilota, bertsolaritza, lehiaketak eta gastronomiarekin lotutako ekimenak.

Mallabiko Andra Mari jaiak datorren abuztuaren 14an hasiko dira Irakurri albistea »

Gerediagako jaiak ospatuko dira aste honetan

Asteazkenetik larunbata arte auzoa eta inguruak jaiaren erdigune bihurtuko dira. ABADIÑO | Udako hitzorduari leial, Abadiñoko Gerediaga auzoak dena prest dauka dagoeneko Salbadore jai tradizionalak hasteko. Asteazkenetik larunbata arte auzoa eta inguruak jaiaren erdigune bihurtuko dira. Hasierako txupinazoa asteazkenean, abuztuak 5, 20:00etan izango da, Donien Atxa ohikoa jasotzearekin batera. Gauak Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien musikarekin

Gerediagako jaiak ospatuko dira aste honetan Irakurri albistea »

Aste aldakorra aste honetan Durangaldean

Astelehena giro beroarekin eta ekaitz-arriskuarekin hasiko da eskualdean, asteazkenetik aurrera fronte hoztu eta euritsuagoak iritsi aurretik EGURALDIA | Aste aldakorra izango da. Astelehena zeru oso estaliekin baina oraindik giro beroarekin hasiko da; hala ere, ez da baztertzen noizbehinka ekaitz-zaparradaren bat botatzea. Astearteak atseden txiki bat emango du, egun eguzkitsuago eta aldakorrarekin. Dena den, aldatze nabarmenena

Aste aldakorra aste honetan Durangaldean Irakurri albistea »

Polizia Nazionalaren unitate mugikorrak 6.295 agiri kudeatu ditu Bizkaiko herrietan

Zerbitzuak 49 udalerritan egin dau lana jada; Durangon bakarrik 1.000 NAN eta pasaporte inguru berritu dira azken 15 hilabeteotan BIZKAIA | Espainiako Polizia Nazionalaren Dokumentaziorako Unitate Mugikorra (VIDOC) uztail honetan berriro egon da Durangon. Azken hamabost hilabeteotan 28 aldiz egon da unitate hau Durangoko herrian, eta denbora honetan guztira 779 NAN eta 234 pasaporte izapidetu

Polizia Nazionalaren unitate mugikorrak 6.295 agiri kudeatu ditu Bizkaiko herrietan Irakurri albistea »

Abadiñok 216.000 euro bideratuko ditu argiteria hobetzeko eta Solokoa urbanizatzeko

Udalak LED argi berriak jarriko ditu Traña-Matienan eta Muntsaratzen, eta irisgarritasuna indartuko du Solokoa 1-3 inguruan ABADIÑO | Abadiñoko Udalbatzak, uztaileko Osoko Bilkuran, 216.268,71 euroko ezohiko diru-partida onartu du udalerriko segurtasuna, irisgarritasuna eta espazio publikoaren kalitatea hobetzeko helburuarekin. Inbertsio honek bi lan-ildo nagusi izango ditu: argiteria publikoa berritzea eta Solokoa 1-3 ingurunea urbanizatzea. Alde batetik,

Abadiñok 216.000 euro bideratuko ditu argiteria hobetzeko eta Solokoa urbanizatzeko Irakurri albistea »

Zornotzak online inkesta bat abiarazi du Karmengo jaien inguruko herritarren iritzia jasotzeko

Galdetegia zabalik dago nahi duen ororentzat, eta bertan jasotako ekarpenak erabiliko dira 2027ko jaien egitaraua eta zerbitzuak hobetzeko AMOREBIETA-ETXANO | 2026ko Karmengo jaiak amaituta, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren esperientzia, balorazioak eta iritziak ezagutu nahi ditu. Horretarako, online inkesta bat jarri du martxan jaietan parte hartu duten pertsonek gustukoen izan dituzten ekitaldiak, hobetu beharreko alderdiak eta etorkizuneko

Zornotzak online inkesta bat abiarazi du Karmengo jaien inguruko herritarren iritzia jasotzeko Irakurri albistea »

Durangok Tabirako 7ko futbol zelaiko belarra berrituko du abuztuan

Proiektuak 48.000 eurotik gorako inbertsioa izango du, aurrekontu parte-hartzaileetatik dator  DURANGO | Durangoko Udalak bi hobekuntza-lan garrantzitsu egingo ditu abuztuan zehar udalerriko kirol instalazioetan. Ekimen nagusia Tabirako 7ko futbol zelaiko belar artifiziala erabat berritzea izango da, eta, horrekin batera, urtero moduan, Landako IIko igerilekuetan ezohiko mantentze- eta garbiketa-lanak egingo dira. Tabirako zelaiko lanei dagokienez, obrak

Durangok Tabirako 7ko futbol zelaiko belarra berrituko du abuztuan Irakurri albistea »

Scroll to Top