DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Aukeratu dezakezu San Fausto jaietarako kartelik gogokoena!

Bozketa irailaren 11ra arte egongo da zabalik

DURANGO | Abian da 2024ko San Fausto Jaiak irudikatuko dituen kartela aukeratzeko bozketa epea. Irailaren 4tik 11ra, Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek epaimahaiak aurrez hautatutako 7 karteletako baten alde bozkatu ahal izango dute.

Bozketa bi modutara egin ahal izango da:

  1. Bozketa presentziala: Intxaurrondo Gazte eta Kultur Gunean bozketa-gune bat egongo da, eta bertan interesdunek botoa aurrez aurre eman ahal izango dute.
  2. Online bozketa: HEMEN bozkatu dezakezu

Boto gehien jasotzen dituen kartela irabazlea izango da, eta 2024ko San Fausto jaietako publizitatea eta kartel ofizialak ilustratzeko erabiliko da. Kartel irabazlearen egileak 900 euroko saria jasoko du eskudirutan.

Kartel irabazlea datorren irailaren 17an jakinaraziko da.

Hauek dira zazpi kartel finalistak:

Alaiak igortzea

Por los pelos

Kulturaz gozatu San Fusto Jaietan

Txerri handia

Patxikotxue ta Pantxike

Ongi etorri Pantxike eta Patxikotxu

En Volandas

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top