Udalak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, eta jardunbide txarren aurkako jarrera irmoa adierazi du: «Ez dira jokabide onargarriak»
ATXONDO | Herritar baten abisuari erantzunez, Atxondoko Udalak zuntz-zementuzko uralita-multzo bat aurkitu zuen abuztuan Arrazola ibaiaren ondoan. Ondoren, material kutsatzaileetan espezializatutako enpresa bat kontratatu zuen uralita kentzeko eta tratamendu egokia emateko.
Fibrozementuzko uralitak osasunerako oso kaltegarriak diren elementuak ditu, hala nola amiantoa. Ingurumenerako ere oso kutsatzaileak dira, batez ere elementu horiek ibaiko urarekin nahas daitezkeenean.
Zentzu horretan, udal arduradunek «arduraz jokatzeko» deia egin diete herritarrei. «Horrelako material kutsagarriak ezin dira edozein lekutan bota. Enpresa espezializatu batek kudeatu behar ditu. Hori egitea herritar bakoitzaren erantzukizuna da, eta ez udalarena», ohartarazi dute udal-arduradunek.
Bestalde, Udalak jardunbide txarren aurka lan egiteko «borondate irmoa» agertu du. «Ez dira portaera onargarriak. Salatzen eta lan egiten jarraituko dugu
herritarren ongizateari eragiten dioten jardunbideen aurka»