Ez da baztertzen ekaitzen bat izatea datozen egunetan eskualdean
EGURALDIA | Aurreikusita zegoen bezala, beroa egun batzuetarako itzuli da, astelehenera arte ziurrenik. Merkurioa 30 graduren bueltan ibiliko da eskualdean, eta bero horrek ezegonkortasuna eragingo du datozen egunetan, ekaitzak izan baitaitezke.
Ostirala, eguzkiarekin
Ostiralean eguzkiarekin jarraituko dugu eta tenperaturak zertxobait gora egingo du. Giro eguzkitsua eta goi-hodei batzuk. Arratsalde-gauean bero-hodei batzuk ager daitezke, baina ez dute ondoriorik izango. Haizea hego-ekialdetik hasiko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Maximoak 25-27 gradu ingurukoak izango dira barnealde osoan, eta 23-25 gradukoak kostaldean.
Larunbata, ezegonkorragoa
Larunbata giro eguzkitsuarekin hasiko dugu, baina arratsaldean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Egunaren lehen partean, hego-haizea ibiliko da; hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta udaberriko tenperaturak izango dira. Arratsaldean bero-hodeiak ugarituko dira eta hodeiak ugaritu egingo dira. Hala ere, arratsaldean edo gauean zaparrada trumoitsuak botako ditu. Gainera, kantauri isurialdean haizea iparraldetik finkatuko da arratsaldean.