Euria gehiago egingo du egunaren lehen partean
EGURALDIA | Asteartean neguko giroarekin jarraituko dugu eta elur-kota 600-800 metro inguruan egongo da. Noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak, batez ere egunaren hasieran. Tenperatura maximoak 10 ºC-tik azpikoak izango dira, kostaldeko zenbait tokitan izan ezik. Tenperatura minimoak, hotzak; egunaren amaieran hegoaldeko zenbait lekutan izotza egin dezake. Iparraldeko haizea ibiliko da, kostaldean ipar-ekialdekoa nagusi; Ebro ibarrean ziertzoak joko du.