DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Asteartean giro nahasiagoa eta ekaitzak izango ditugu arratsaldetik aurrera

Maximoak gradu batzuk jaitsiko dira eta ez da baztertzen txingorra egitea

Ekaitz giroa gaur Durangaldean
Ekaitz giroa gaur Durangaldean

EGURALDIA | Asteartean giro nahasiagoa, ezegonkortasuna areagotuz. Erdi mailako hodei eta goi-hodei dezente izango dira zeruan, batez ere egunaren bigarren partean zerua ia estalita utziko dutenak.

Horretaz gain, zaparradak espero ditugu, bereziki egunaren bigarren partean, trumoitsuak eta gogorrak izan daitezkeenean, eta ez da baztertzen txingorra egitea.

Halaber, ia lurralde osoan tenperatura maximoak jaistea espero da. Haizea oso aldakorra izango da, goizaldean mendebaldeko ipar partean indar pixka batekin joko du eta gainerako orduetan iparraldera joko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top