Eguneko tenperaturak 5-6 gradu baxuagoak izango dira, eta hotza sentituko da

EGURALDIA | Asteartean euria eskualde guztietan egingo du ipar-mendebaldeko haizearekin eta tenperatura jaitsi egingo da. Zerua nahiko estalita egongo da eta egunaren amaieran soilik irekiko dira ostarte batzuk, batez ere hegoaldean non atertzera egingo duen. Elur-kota jaitsi egingo da egunean zehar eta baliteke egunaren amaieran 1000-1200 m inguruan kokatzea. Tenperatura maximoak bospasei ºC jaitsiko dira eta ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa handituko du.