Ipar haizeak tenperatura maximoak jaistea eragingo du
EGURALDIA | Asteartea egun grisa izango da, eta prezipitazio txikiak botako ditu, batez ere Kantauri aldean, eta sarriago botako du egunaren lehen partean. Hegoaldean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina arratsaldean hodei garatuagoak haziko dira, eta egunaren amaieran zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Iparraldeko haizeak apur bat zakartuko dira, batez ere arratsaldean, eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, batez ere barnealdean; kostaldeko eskualdeetan jaitsiera arinagoa izango da.