Astelehen goiza hotza izango da, 5ºC inguru izango dira

EGURALDIA | Aurpegi biko astea dator gure eskualdera. Astelehen hau izango da epealdiko egunik hotzena (5 °C / 14 °C), baina astearte eta ostegun artean giro lasaia eta tenperatura gozoagoak izango ditugu, hego haizearen bultzadaz termometroak 17-18 °C-raino igoaz.
Joera ostiralean aldatuko da erabat: ipar-mendebaldeko fronte batek euria ekarriko du eta aterkia zabaldu beharko dugu ostiral zein larunbatean. Igandean ezegonkortasuna baretu egingo da, nahiz eta xirimiri hondarrak geratu.
Astelehenaren hasieran, hodeiak eta ostarteak; goizean goiz ipar-mendebaldean zaparradaren bat egin dezake. Egunaren erdiko orduetan hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren bigarren partean euria egingo du, batez ere ekialdean. Tenperatura maximoak 12 eta 16 ºC artekoak izango dira. Haize ahul eta aldakor ibiliko da, goizean eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusi oraindik.


