DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Anton Gomez durangarra, Bruxellesko Conservatoire Royal onartua

9 urterekin hasi zituen musika ikasketak Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolan eta Lanbide Graduko Kontserbatorioan.

Datorren ikasturtetik aurrera Belgikara joango da

DURANGO | Antón Gómez saxofoi-jotzaileak, Durangoko Musika Eskolako eta Kontserbatorioko ikasle ohiak, Bruxelleseko Kontserbatoire Royalen “Saxofoiaren Interpretazio Klasiko eta Garaikideko Masterra” egiteko ikasketa-plaza bat lortu du. Mundu osoko ikasleak bildu zituzten sarbide-proba zorrotzak gainditu ondoren, Vincent David saxofoi jotzaile ospetsuarekin ikasteko aukera izango du Bruselan.

Vincent instrumentu honetarako munduko saxofoi-jotzaile eta konpositore ospetsuenetako bat da, eta nazioarteko sari ugari irabazi ditu. Orkestra garrantzitsuenetako askorekin kolaboratzen du maiz, egungo konpositore garrantzitsuenekin lan egiteaz gain, saxofoirako obrarik garrantzitsuenetako batzuk sortzen lagunduz.

Durangarra 9 urterekin hasi zen musika ikasten Durangoko Bartolomé Ertzilla Musika Eskolan eta Gradu Profesionaleko Kontserbatorioan, eta 2020an Musikako Ikasketa Profesionaletako Teknikari titulua lortu zuen saxofoi espezialitatean, Itziar Castrillo irakaslearen eskutik.

Gaur egun, saxofoi-interpretazioko goi mailako ikasketen azken urtea egiten ari da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan, Ángel Soria eta Nahikari Oloriz saxofoi-jotzaile ospetsuekin.

Datorren ikasturtetik aurrera, Belgikako hiriburuan biziko da masterreko ikasketak egiteko

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top