‘Zisneen aintziran’ proposamenak San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragarriko ditu
BERRIZ | Ane Renedo izan da XXIV. Jaietako Kartel Lehiaketa eta, beraz, berriztar gaztearen diseinua hurrengo San Pedro eta Santa Isabel 2024ko jaien irudia izango da.
Joan den maiatzaren 21ean, jai batzordeko epaimahaiak aho batez erabaki zuen, herri bozketaren ondoren boto gehien jaso zituzten hiru kartelen artean, lehiaketa honetako saria Ane Renedoren “Zisneen aintziran” proposamenari ematea.