Tenperaturak ez du aldaketarik jasango eta 17/18 gradu inguruan jarraituko du
EGURALDIA | Hurrengo egunetan ere aurrekoek bezala jarraituko dute: ostarteak, ekaitzak eta zaparrada batzuk izan daitezke eguneko edozein unetan, eta litekeena da arratsaldez egitea. Tenperaturak ez dira aldatuko, eta maximoak 17 gradu ingurukoak izango dira.
Ostirala, ekaitzen bat
Hodeiak eta ostarteak ostiral goizean. Eguerdi partean lainotuz joango da eta arratsaldean zaparradak botako ditu, ekaitzak ere jo dezake. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta hegoaldetik joko du hasieran; ondoren, iparraldetik finkatuko da eta indartu egingo da. Antzeko norabideko tenperaturak.
Larunbatean, aldaketarik ez
Larunbateko lehen orduetan tarteka eguzkitsu egongo gara, baina goizean berriro lainotuko da eta arratsaldean zaparrada batzuk botako ditu, ekaitzarekin batera. Goizean goiz hego haizea nagusituko da, eta gero iparraldetik joko du. Tenperatura minimoak ez dira gehiegi aldatzen, eta beheranzko joera txikia dute; maximoak gradu pare bat igo daitezke, baina, oro har, bide beretik jarraituko dute.