DOT Durangaldea

ZALDIBAR

Zaldibarko EAJk hauteskunde-promesak “ez betetzea” leporatu dio EH Bilduri

Jeltzaleek koalizio abertzaleak 2023ko hauteskundeak irabazteko erabili zuen egitasmoa eta udalerriaren “gaur egungo errealitatea” alderatu dituzte ZALDIBAR | EAJ-PNVk EH Bilduk 2023ko udal hauteskundeetara aurkeztu zuen hauteskunde-programako konpromiso nagusietako batzuk udalerriaren egungo egoerarekin alderatu ditu. Alderdi jeltzalearen ustez, legegintzaldia amaitzeko urtebete baino gutxiago falta denean, proposamen horietako hainbat oraindik gauzatu gabe daude edo ez dute […]

Zaldibarko EAJk hauteskunde-promesak “ez betetzea” leporatu dio EH Bilduri Irakurri albistea »

Zaldibar festa giroan murgiltzeko prest datorren ostegunetik aurrera

Hamadako Izarrak elkarteak botako du txupinazoa udaletxeko baliotik ostegunean ZALDIBAR | Dena prest dago uztailaren 2tik 5era Zaldibaruko kaleak jai giroz, musikaz eta ekintzez betetzeko. Aurten ere, herria topagune bilakatuko da eta ez da ezer faltako: gastronomia, kontzertuak, herri kirolak eta, nola ez, elkartasun keinu potolo bat txupinazoan. Gainera, asteburu honetan bertan hasiko dira motorrak

Zaldibar festa giroan murgiltzeko prest datorren ostegunetik aurrera Irakurri albistea »

Zaldibarko Udalak Goierriko karobia zaharberritzeko hitzarmena sinatu du

Akordioak jasotzen duenez, udalak bere gain hartuko ditu karobia eta inguruak garbitzeko lanak ZALDIBAR | Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du udalerriko familia batekin, Goierriko karobi historikoa modu integralean konpondu ahal izateko. Labea XIX. mendeko eraikina da, balio kultural handikoa, baina azken 20 urteetan mantentze lanik egin ez denez, gaur egun hondatuta dago, landarediak estalita eta ikusezin.

Zaldibarko Udalak Goierriko karobia zaharberritzeko hitzarmena sinatu du Irakurri albistea »

Zaldibarko Udalak zerbitzu berria ipini du martxan: Auzo Taxia

Tresna berri horri esker, baserri auzoetako zaldibartarrek modu erosoagoan gerturatu ahalko dute herrigunera ZALDIBAR | Zaldibarko Udalak Auzo Taxia jarri du martxan, eta, horrekin, urrats berri bat eman du landa-eremuen eta hirigunearen arteko konexioa hobetzeko. Zerbitzua Zaldibarko baserri-auzoetan bizi diren herritarrei zuzenduta dago nagusiki, Gazagako, Goierriko, Arangureneko, Eitzagako, Sallabenteko eta Olarreagako auzotarrentzat, baina San Andreseko

Zaldibarko Udalak zerbitzu berria ipini du martxan: Auzo Taxia Irakurri albistea »

Zaldibarko Udalak komun publikoa atondu du Euskal Herria etorbidean

Azpiegitura erabilgarri dago jada, osasun etxearen eta parkearen ondoan ZALDIBAR | Udalak pauso berri bat eman du herriko azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko: komun publiko autogarbigarria jarri du Euskal Herria etorbidean, udalerriko lehenengoa. Azpiegitura osasun etxearen eta parkearen ondoan dago. Herritarrek askotan helarazi diote udalari komun publiko baten beharra. “Parte hartze bidezko aurrekontuetan, adibidez, behin baino

Zaldibarko Udalak komun publikoa atondu du Euskal Herria etorbidean Irakurri albistea »

Zaldibarko Kalistenia parkea atontzeko lanak, martxan Olazarren

Azpiegitura hurrengo asteetan egongo da erabilgarri ZALDIBAR | Udalerriko kirol instalazioak hobetzeko konpromisoari eutsita, Zaldibarko Udalak kalistenia parkea atonduko du Olazarko zelaian. Azpiegitura ia 70 metro karratu zabal izango da, eta indarra, bizkortasuna eta malgutasuna lantzeko askotariko elementuak izango ditu: horma-barra bat, eraztun-joko bat, monkey bar edo eskailera horizontala, flexioak egiteko bi barra eta sokadun

Zaldibarko Kalistenia parkea atontzeko lanak, martxan Olazarren Irakurri albistea »

Ainhize Belar eskatzaile atxondarrak inauguratuko du Zaldibarko rokodromo berritua

Eraberritze lanak amaituta, Zaldibarko Udalak ostiral honetan, otsailak 27, inauguratuko du rokodromo berritua ZALDIBAR | Udalak legealdi honetako proiektuetako bat bete du: rokodromoa berritu du, eta araudiak agintzen dituen betekizunetara egokitu. Batetik, goitik behera berritu da eskalada gunea. 98 metro karratuko boulderra jarri da hasiberrientzat zein eskalada-teknikan sakondu nahi dutenentzat. Era berean, eskaladarako hainbat bide

Ainhize Belar eskatzaile atxondarrak inauguratuko du Zaldibarko rokodromo berritua Irakurri albistea »

Zaldibarrek Bittor Garitaonandia omenduko du haren jaiotzaren 150. urteurrenean

Udalak eta Gerediaga Elkarteak musika, literatura eta euskarari loturiko ekitaldi sorta prestatu dute martxorako ZALDIBAR | Zaldibarko Udalak eta Gerediaga Elkarteak Bittor Garitaonandiaren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta prestatu dute. Euskaltzale, konpositore, idazle eta euskaltzain urgazle izan zen zaldibartarra omentzea da asmoa, azken aldiz duela 50 urte egin zitzaion aitortzaren ondoren. Martxoan zehar, musika,

Zaldibarrek Bittor Garitaonandia omenduko du haren jaiotzaren 150. urteurrenean Irakurri albistea »

Casteten ‘Bolivar’ pintxoa, Jango DOT Zaldibar 2026ko irabazle handia

Bi sariak lortu dituzte, bai epaimahai profesionalarena eta epaimahai herrikoiarena ere ZALDIBAR | Gaur arratsaldean banatu dira Zaldibarko Jango DOT pintxo lehiaketako bi sariak. Parte hartu duten zazpi tabernetatik, Castet, ‘Bolivar’ pintxoarekin -masailezur hanburgesa guacamole, yuzu eta bakoi marmeladarekin-, edizio honetako irabazle nagusia izan da, bi errekonozimenduak lortuz, epaimahai profesionalarena eta baita herrikoiarena ere. Eneritz

Casteten ‘Bolivar’ pintxoa, Jango DOT Zaldibar 2026ko irabazle handia Irakurri albistea »

Scroll to Top