DOT Durangaldea

TOP 1

Amaitu dira Durangoko Uribarri Egoitzaren estalkia iragazgaizteko lanak

Esku-hartze honen helburu nagusia estalkian ura iragaztea saihestea izan da DURANGO | Durangoko Udalak amaitu ditu Uribarri Egoitzaren estalkia iragazgaizteko lanak, herrirako balio historiko eta sozial handiko eraikina baita. Esku-hartze hori aurtengo urtarrilaren amaieran hasi zen, eta egituraren narriadura progresiboa geldiaraztea eta etorkizuneko belaunaldientzat eraikinaren egonkortasuna bermatzea lortu du. Lanak Barik Reformas 19 enpresari esleitu […]

Amaitu dira Durangoko Uribarri Egoitzaren estalkia iragazgaizteko lanak Irakurri albistea »

Kulturalak Santurtziren aurkako garaipenarekin itxi du denboraldia

Talde durangarrak garaipena lortu du (4-1) eta hamaikagarren postuan bukatu du 44 punturekin FÚTBOL| Durangoko Kulturalak garaipenarekin agurtu zuen denboraldi gorabeheratsua Santurtziri 4-1 irabazita ligako azken jardunaldian, Hirugarren RFEFn. Talde txuri-urdinak Unai Arizmendiarreta kapitaina omendu zuen partidaren atarian. Senide, lankide eta lagunek korridore bat egin zuten durangarra eta jokalari eredugarria. Jon Lejardik, Asier del Riok,

Kulturalak Santurtziren aurkako garaipenarekin itxi du denboraldia Irakurri albistea »

Durangok haur eta gazteen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko ditu gaur

Ekitaldia Durangoko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da, 18:00etan DURANGO | Asteartean, maiatzak 12, 18:00etan, Durangoko udaletxeko osoko bilkuren aretoan haur eta gazteen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko dira. Ikerketa honen helburua udalerriko haur eta gazte kolektiboen egoera eta beharrak ezagutzea da, haien ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko, beren errealitatera hobeto egokitzen diren politika publikoen bidez. Horretarako,

Durangok haur eta gazteen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko ditu gaur Irakurri albistea »

Zazpi establezimenduk hartuko dute parte Jango DOT Iurretako pintxo txapelketan

Ostegunean hasiko da Jango DOT txapelketa Iurretan, zazpi proposamenekin IURRETA | Iurretako sukaldeak prest daude Jango DOT pintxo txapelketaren edizio berri baterako. Datorren ostegunetik (maiatzak 14) igandera arte (maiatzak 17), herriko zazpi establezimenduk lehiatuko dira sorkuntza onenaren saria eskuratzeko. Herritarrek zein bisitariek tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen ibilbide gastronomikoaz gozatu ahal izango dute, hirigunetik Goiuria

Zazpi establezimenduk hartuko dute parte Jango DOT Iurretako pintxo txapelketan Irakurri albistea »

Tag errugbiak entzumen arazoak dituzten gazte sahararrei bideratuko die bere diru-bilketa

1.500 gazte inguruk parte hartuko dute ekimen solidario sendoan ERRUGBIA | Beste urte batez, Durango Rugby Taldeak Zentro arteko Tag Errugbiaren 14. edizioa ospatuko du datorren astean, kirol hau gazteenei hurbiltzeko helburuarekin. Ohi bezala, ekimenak izaera solidario nabarmena izango du berriro ere. Oraingo honetan, bildutako dirua Río de Oro elkartearen NASMA proiektura bideratuko da. Tindufeko

Tag errugbiak entzumen arazoak dituzten gazte sahararrei bideratuko die bere diru-bilketa Irakurri albistea »

Artsenikoak kaltetutako hamar langile Durangoko enpresa batean, eta bat oso larri

Herriaren Eskubideak ohartarazi du Durangoko aire-kalitateko estazioak ez dituela artsenikoa eta beruna neurtzen DURANGO | Osasun eta segurtasun krisi larria eztandatu da Durangoko Montetorreta inguruko munizio enpresa batean. dot-ek jakin ahal izan duenez, lantegiko hogeita hamar langileetatik hamar baja hartuta daude momentu honetan, odolean eta orinean artseniko maila altuak eman ondoren. Kasurik kezkagarriena labeetako arduradun

Artsenikoak kaltetutako hamar langile Durangoko enpresa batean, eta bat oso larri Irakurri albistea »

Abadiño B Bigarren Mailara igotzearen bila asteburu honetan

Abadiñarrek Ermuko bigarren taldea bisitatuko dute, irabazi eta mailaz igotzeko asmoz FUTBOL | Ezkurdiren bigarren taldeak orain dela aste batzuk gora egin ondoren, Abadiño B taldeak Bigarren Mailara itzuli nahi du asteburu honetan. Astolako taldeak igoera jokatuko du larunbat honetan Ermuan, taldearen lan, konpromiso eta erregulartasunak markatutako denboraldiari amaiera emanez. Abadiñoko filialak hitzordu erabakigarri eta

Abadiño B Bigarren Mailara igotzearen bila asteburu honetan Irakurri albistea »

Rhapsody of Fire eta Onslaught, 2026ko KOBA LIVE jaialdiko kartelburuak Durangon

Jaialdia maiatzaren 16an ospatuko da Landakon eta Plateruenan, kontzertuekin eta jarduera irekiekin DURANGO | Datorren maiatzaren 16an, KOBA LIVE jaialdiaren aro berri bat hartuko du Durangok. Aurten, “Hasiera berri bat KOBArentzat” lelopean dator ekimena, eta Landako Gunea eta Plateruena Musika Aterpearen arteko plazara lekualdatuko da. Topaketak egun osoko egitaraua eskainiko du metal musikaren inguruan, kontzertu

Rhapsody of Fire eta Onslaught, 2026ko KOBA LIVE jaialdiko kartelburuak Durangon Irakurri albistea »

Durangok Jorge Oteizaren argitaratu gabeko erakusketa bat berreskuratu du 50 urte eta gero

Arte eta Historia Museoak “Espazioaren hustura” inauguratuko du bihar, 1970eko materialekin berreraikia DURANGO | Gaur goizean aurkeztu da Durangon “Espazioaren hustura – Desocupación espacial” erakusketa. Jorge Oteiza eskultoreak 1970ean Durangorako garatu zuen proiektu bat da, baina inoiz  gauzatu ez zena. Erakusketa bihar inauguratuko da Arte eta Historia Museoan eta abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai;

Durangok Jorge Oteizaren argitaratu gabeko erakusketa bat berreskuratu du 50 urte eta gero Irakurri albistea »

Scroll to Top