DOT Durangaldea

TOP 1

Pulla-Azkarreta plana onartu da Elorrion 25 urteren ondoren

EH Bildu eta EAJk proiektua defendatu dute, auzo-koordinakundearen arretaren aurrean ELORRIO | Joandako asteazkenean egindako ezohiko osoko bilkurak behin betiko argi berdea eman zion Pulla-Azkarreta S-7.1 sektoreko Plan Partzialari. Planak EH Bildu eta EAJ-PNV alderdien gehiengo osoaren babesari esker egin zuen aurrera (korporazioko 13 zinegotzietatik 12 bildu zituzten), eta Podemos alderdiak bakarrik eman zuen kontrako […]

Pulla-Azkarreta plana onartu da Elorrion 25 urteren ondoren Irakurri albistea »

Durangok ‘Babesleku klimatikoak’ proiektuaren parte-hartze prozesuari hasiera emango dio

Saioak arratsaldeko 18:00etan izango dira eta herritarren ekarpenak biltzea du helburu DURANGO | Durangoko Udalak ‘Babesleku klimatikoak’ proiektua jarri zuen martxan joan den martxoan, herritarrei tenperatura altuko aldietan erosotasun termikoa eskaintzeko espazio irisgarri eta seguruak eskaintzera bideratutako ekimena. Proiektuaren abiapuntua udalerriaren diagnostiko klimatikoa da, bero-boladen aurrean zaurgarritasun ertaina adierazten duena. Era berean, egiaztatu da beroaren

Durangok ‘Babesleku klimatikoak’ proiektuaren parte-hartze prozesuari hasiera emango dio Irakurri albistea »

Lua Buron zornotzarraren kartelak iragarriko ditu Amorebieta-Etxanoko jaiak

Egileak herriko adinekoen oroitzapen eta bizipenak islatu nahi izan ditu kartelaren bidez AMOREBIETA-ETXANO | Herriko jaiak iristear honetan, Amorebieta-Etxanoko Karmen 2026 jaietako kartel ofiziala aurkeztu du Udalak, eta aurtengo edizioak berezitasun nabarmena dakar: herriko Nafarroa zentroko adinekoek izan dute protagonismoa sormen prozesuan. Aurten, Lua Buron zornotzarrak egin du kartel ofiziala. Udalak ikusgarritasuna eman nahi izan

Lua Buron zornotzarraren kartelak iragarriko ditu Amorebieta-Etxanoko jaiak Irakurri albistea »

Elorrioko Udalak Fytasaren lursaila eta instalazioak erosi ditu

Epe ertain-luzerako proiektu estrategikoak bulegoen eraispen urgentziazkoa eta lurzoruaren deskontaminazioa jasoko ditu ELORRIO | Udalak Fytasaren lursaila eta instalazioak erosi ditu. Operazio horren bidez, Udalak bere egin du urte luzez abandonatuta eta degradazio egoeran egon den eremu bat, eta aukera berri bat ireki du herriaren erdigunean kokatutako espazio hori berreskuratzeko, birgaitzeko eta etorkizuneko beharrei erantzuteko.

Elorrioko Udalak Fytasaren lursaila eta instalazioak erosi ditu Irakurri albistea »

78 urteko gizon baten gorpua topatu dute Ibaizabal ibaian, Iurretan

Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren arrazoiak argitzeko, gaur goizeko 08:20an abisua jaso ostean IURRETA | Ertzaintza 78 urteko gizonezko baten gorpua Ibaizabal ibaian agertu izana ikertzen ari da, Iurreta parean. Gaur goizeko lehen orduan, zehazki 08:20an, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute ibaian gorpu bat zegoela ohartaraziz, Paduretako etxeen inguruan. Abisua jaso bezain laster, Ertzaintzako

78 urteko gizon baten gorpua topatu dute Ibaizabal ibaian, Iurretan Irakurri albistea »

Durangok Tabirako belar artifizialeko futbol zelai berriaren proiektua idazteko lizitazioa abiatu du

Futbol-zelai berria gaur egungo zelaiaren ondoan kokatuko da, haren atzealdean DURANGO | Durangoko Udalak Tabirako kirolgunean belar artifizialeko futbol 11ko zelai berriaren aurreproiektua eta egikaritze-proiektua idazteko laguntza teknikoko zerbitzuaren lizitazioa jarri du abian, kirol espazio horren eraldaketa integraleko prozesuaren baitan. Jarduera hori 2023-2027 Gobernu Planean jasota dago, eta legegintzaldi honetan bultzatutako proiektu estrategiko eta eraldatzaileen

Durangok Tabirako belar artifizialeko futbol zelai berriaren proiektua idazteko lizitazioa abiatu du Irakurri albistea »

Musikaire 2026 jaialdiak musikaz, antzerkiaz eta dantzaz beteko du uztaila Elorrion

Uztailaren 3tik 26ra bitartean, hamaika hitzordu eskainiko dira plazan, Lariz Jauregian eta Arriola Antzokian   ELORRIO | Musikaire jaialdiaren edizio berri batekin Elorrio udako kultur erreferente bihurtuko da berriro ere uztailean. Kalitatezko kultur eskaintza honek diziplina ugari uztartuko ditu herritar eta bisitarien gozamenerako: musika, haur ikuskizunak, antzerkia, umorea eta dantza garaikidea. Egitaraua: Uztailak 3: Jaialdiari

Musikaire 2026 jaialdiak musikaz, antzerkiaz eta dantzaz beteko du uztaila Elorrion Irakurri albistea »

ELAk Durangoko Gizarte Segurantzaren bulegoaren itxiera salatu du

Elkarretaratze baten bitartez salatu du egoera bariku honetan DURANGO | ELAk Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia gauzatzea eskatu du, baina bitartean plazen eta hautaketa proben lurraldetasunaren irizpidea kontuan hartzea exigitu du. Durangoko Gizarte Segurantzaren bulegoa itxita dago ekainaren 1etik langile faltagatik. ELAren arabera, egoera hori behin betikoa bihur daiteke, eta herrian ematen den zerbitzu publiko hau

ELAk Durangoko Gizarte Segurantzaren bulegoaren itxiera salatu du Irakurri albistea »

Eusko Jaurlaritzak Muntsaratzen alokairuko 84 etxebizitza eraikitzeko proiektua lizitatu du

Visesa sozietate publikoak 715.500 euro bideratuko ditu lanen proiektua idaztera eta zuzentzera ABADIÑO | Muntsaratzen alokairu babestuko 84 etxebizitza babestu (VPO) eraikitzeko egitasmoak aurrerapauso erabakigarria eman du. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari atxikitako Visesa sozietate publikoak ofizialki atera du lizitaziora eraikinaren proiektua idazteko eta obrak zuzendu zein ikuskatzeko kontratua, 715.500 euroko zenbatekoagatik (BEZik

Eusko Jaurlaritzak Muntsaratzen alokairuko 84 etxebizitza eraikitzeko proiektua lizitatu du Irakurri albistea »

Scroll to Top