“Entrenamenduen eta gure lan-egoeraren arteko ordutegi-bateraezintasunagatik”, azaldu du

DOT KIROLAK | Hirugarren RFEF mailari eusteko helburua lortu arren, Aketza Gonzalezek ez du Durangoko Kulturaleko entrenatzaile izaten jarraituko datorren denboraldian. Hala jakinarazi du santurtziar teknikariak bere sare sozialetan. Berrikuntza-eskaintza mahai gainean zegoela, berak eta Txus González bigarren teknikariak uko egin diote aukerari, “entrenamenduen eta gure lan-egoeraren arteko bateraezintasunagatik”. Hori dela eta, “taldeko entrenatzaile postua utzi behar dugu”, azaldu dute ohar batean