DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abisu horia asteazken eta ostegunerako, euriteengatik

Euskalmeten aurreikuspenen arabera, 60 l/m2 ere pilatuko dira 24 ordutan

Eguraldi euritsua asteazken eta ostegunetarako
Eguraldi euritsua asteazken eta ostegunetarako

EGURALDIA | Eguraldi desatsegina bihar, asteazkena, eta ostegunerako, Durangaldean. Prezipitazio iraunkorrak izango dira goizeko seietatik osteguneko 6: 00ak arte, Euskalmetek iragarri duenez. Metro koadroko 60 litro pila daitezke bihar eta ostegunean, batez ere kostaldean.

Zerua estalita egongo da eta euriak gehiago eragingo du ipar partean, ohikoak izango dira eta pilatutakoak garrantzitsuak izan daitezke. Hegoaldean euri gutxiago egingo du, baina eguna ere euritsua izango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak zakarra izaten jarraituko du, batez ere kostalde eta mendi inguruetan, eta haizearen eraginez eguna desatsegina izango da. Eguneko tenperaturak, oro har, 15 gradutik beherako balioekin jaitsiko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top