DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñok doako autobus bat pleitatuko du San Trokaz jaietarako

Zelaieta, Muntsaratz eta Traña-Matiena artean ibiliko da maiatzaren 18an eta 25ean, 30 minuturo, 24:00etatik 4:00etara.

ABADIÑO | Udalak doako gaueko autobus bat pleitatuko du maiatzaren 18an eta 25ean, herritarrak, eta bereziki herriko gazteak, San Trokaz jaietara garraio publikoan eta modu seguruan joan daitezen. Autobusa 24:00etatik 04:00etara ibiliko da, 30 minutuko maiztasunarekin, Zelaietatik irten eta Muntsaratz eta Traña-Matiena geltokietan geratuta (eta itzuli).

Horrela, lehenengo eta azken zerbitzua Zelaietatik aterako dira, Bizkaibuseko geltokitik, eta geldialdiak egingo ditu Muntsaratzen – Bizkaibuseko geltokia – eta Traña-Matienan – Trañabarren, Bizkaibuseko geltokia –. Norbaitek autobusean bertan eskatzen badu, autobusak Andramariraino luzatuko du ibilbidea. Debekatuta dago autobusera sartzea janariarekin eta/edo edariarekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top