Hainbat ekitaldi antolatu zituzten eta egun osoan luzatu ziren
DURANGO | Ez dago kintadarik gabeko astebururik Durangaldeko udalerriren batean. Duela egun batzuk 1972koak baziren ere, atzo 1975ean jaiotako ehunka lagun bildu ziren Durangon egun handi batez gozatzeko. Zapi urdin bat jantzita, Ezkurdira joan ziren, eta txupinazoa bota eta pregoia irakurri ondoren, herriko erdialdeko hotel batera joan ziren bazkaltzera.