Durangarrak 60-76 erori ziren Landako kiroldegian

SASKIBALOIA | Tabirako Baqueren taldeak ezin izan dio Surne Bilbao Basketi irabazi (60-76). Talde durangarrak ezin izan zuen talde gipuzkoarraren aurka, markagailuan azpitik izan zen partidan. 13-18koarekin hasi zen lehen partziala eta atsedenaldira zazpi puntuko desabantailarekin iritsi zen (34-41). Aldageletatik igaro ondoren, durangarrak markagailuan hurbildu ziren baina azken laurdenean bilbotarrak hobeto aritu ziren eta hamasei puntuko aldearekin nagusitu ziren.
Banakako estatistikei dagokienez, partidako saskiratzaile nagusiak Jokin Camarero eta Aitor Calle izan ziren, 13 punturekin. Tabirakok Take Tolosari egingo dio bisita larunbat honetan (18.00etan).